hamabosteko errugbilari zeelandaberritarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jonah Tali Lomu (Auckland, Zeelanda Berria, 1975eko maiatzaren 12a – Auckland, 2015eko azaroaren 18a)[1] zeelandaberritar errugbi jokalaria izan zen, hegaleko postuan aritzen zena. Historiako errugbilaririk hoberenetako bat izan zen. Munduko Kopetako entsegu marka ezarri zuen eta, askoren ustez, errugbi modernoaren aitzindaria izan zen.[2] Ospe handia bildu zuen, baita errugbizale ez zirenen artean ere.[3][4]
Jonah Lomu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jonah Tali Lomu |
Jaiotza | Auckland, 1975eko maiatzaren 12a |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Heriotza | Auckland, 2015eko azaroaren 18a (40 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna sindrome nefrotikoa bihotz-biriketako geldialdia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wesley College (en) |
Irakaslea(k) | Jayson Vemoa (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa |
Pisua | 119 kilogramo |
Altuera | 196 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
jonahlomu.com | |
Dohain fisiko paregabeak zituen, 1,96 metro eta 125 kilotik gora. Gorpuzkera gihartsua izateaz gain, abiadura handikoa zen. 100 metroak 11 segundotik behera egiten zituen. Gelditzeko oso zaila zen, eta izua sorrarazten zien aurkariei. Harekin batera, hegaleko profil berri bat zelairatu zen: abiadura handiko eta gorpuzkera sendokoena.[2]
1994ko ekainaren 26an, debuta egin zuen Zeelanda Berriko errugbi selekzioarekin, Christchurchen, Frantziaren aurka. 2002an erretiratu zen arte, 63 partida jokatu zituen All Blacksekin eta, bereziki, 1995eko eta 1999ko Munduko kopetan nabarmendu zen.[5][2]
Jonah Lomu Aucklanden jaio zen, 1975eko maiatzaren 12an. Gurasoak, Semisi eta Hepi, Tongako etorkinak ziren. Haurtzaro zaila ukan zuen, eta bai berak, bai amak, aitaren bortizkeria pairatu zuten.[6] Tongan, izeba baten etxean, urte batzuk igaro ostean, Aucklanden hazi zen. Wesley College ikastetxe metodistan ikasi zuen.[7]
Hamalau urterekin hasi zen hamabosteko errugbian, Wesley ikastetxean; lehenago, hamahiruko errugbian aritua zen. Luze gabe agerian gelditu zen haren gaitasuna, eta gazte mailako selekzioaren deia jaso zuen. 1994ko martxoan, Hong Kongeko zazpiko errugbiko txapelketa irabazi zuen Zeelanda Berriko selekzioarekin, Eta, urte bereko ekainaren 26an, debuta egin zuen All Blacksekin: 19 urte eta 45 egun zituen.[5]
1995eko Munduko Errugbi Kopan, zaleak zur eta lur utzi zituen bere indar eta abiadurarekin. Jokatu zituen bost partidetan, zazpi entsegu erdietsi zituen. Horren ondorioz, profesional bihurtu berri zen errugbiaren ikono bilakatu, eta mundu osoan ospetsu egin zen. 1999an gailurra jo zuen, Galesko Munduko Errugbi Kopan zortzi entsegu lortuz.
Haren ibilbidea, ordea, osasun arazoek eten zuten. Giltzurrunetako arazoa diagnostikatu zioten 1997an eta, arazoa handitu ahala, errugbian aritzeari utzi behar izan zion. 2002an, artean 27 urte besterik ez zituenean, jokatu zuen azken partida Zeelanda Berriarekin. 2003an arazo haiek larriagotu ziren, eta 2004an giltzurrun-transplantea egin zioten.[2] 2005ean itzuli zen zelaietara, baina ez zuen lehengo joko maila berreskuratu. 2007an behin betiko erretiratu zen errugbi profesionaletik, nahiz eta ondoren ere ongintzako partida batzuk jokatu zituen.
Haren osasun arazoak, baina, ez ziren horretan gelditu. Ebakuntza egin eta zazpi urtera, 2011n, heriotza oso hurbil izan zuen; orduz geroztik, osasun ahularekin bizi izan zen.[2] 2015ean hil zen, bihotzekoak jota, 40 urte zituela, Londresen egin berri zuen egonaldian dialisi tratamendua jaso ondoren.[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.