![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4f/P060110-44719_%2528cropped%2529.jpg/640px-P060110-44719_%2528cropped%2529.jpg&w=640&q=50)
Jokin Bildarratz
politikari gipuzkoarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jokin Bildarratz Sorron (Tolosa, Gipuzkoa, 1963ko martxoaren 15a - ) EAJko euskal herritar politikaria da, Tolosako alkatea izan zen bi legegintzalditan (2003-2011) eta EUDELeko elkarteburua. Espainiako Senataria izan zen 2016tik 2019ra bitarte.[1] Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua izan zen 2020ko irailetik 2024ko ekainera arte.[2]
Jokin Bildarratz | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() (2023) | |||||||||
2016ko apirilaren 18a - 2020ko urriaren 11
2003ko ekainaren 23a - 2011ko ekainaren 11 - Ibai Iriarte San Vicente →
2001eko irailaren 27a - 2001eko abenduaren 10a - Luke Uribe-Etxebarria Apalategi → Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Tolosa, 1963ko martxoaren 15a (61 urte) | ||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | ![]() | ||||||||
![]() ![]() |
Irakasle-ikasketetan Natur Zientzien esparruan diplomatua eta Zientzia Politiko eta Soziologian lizentziatua da. Irakasle bezala lan egin eta Anoetako ikastolako zuzendari izan ondoren, kazetari ibili zen Euskal Irrati Telebistan.
EAJko Eusko Legebiltzarkide izan zen 2001eko irailaren 27tik urte bereko abenduaren 10era arte, Josu Jon Imaz ordezkatuz.
Leioako Karmelo Sainz de la Mazaren ondoren EUDELeko lehendakari kargua hartu zuen.
2011ko udal hauteskundeetan alkatetza galdu zuen, Tolosako EAJ bigarren zerrenda bozkatuena izan zen Tolosan, 7 zinegotzi atera zituztelarik, Bilduren 8 zinegotzien aurrean. Aralarrek zinegotzi bat atera zuen eta PSEk beste bat.