Errusiar gimnasta artistikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Jelena Mikhailovna Zamolodtxikova (Mosku; 1982ko irailaren 19a) errusiar gimnasta artistikoa da, bi aldiz txapeldun olinpikoa 2000. urtean zaldi-jauzian eta lurzoru probetan, eta bi aldiz munduko txapelduna 1999. eta 2002. urteetan.[1][2][3]
Jelena Zamolodtxikova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1982ko irailaren 19a (42 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Pisua | 42 kilogramo |
Altuera | 152 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Tianjingo 1999ko Munduko Lehiaketan, urrea eskuratu zuen zaldi-jauzian, eta Simona Amanar eta Maria Olaru errumaniarren aurretik geratu zen, brontzea norbanako jeneralean —Maria Olaru eta Ukrainako Viktoria Karpenko—, eta zilarra taldeka —Errumania ondoren eta Ukrainiaren aurretik—.
Sidneyko 2000ko Olinpiar Jokoetan, urrea eskuratu zuen jauzi proban —Andreea Rüducan errumanierraren eta Jekaterina Lobazniuk errusiar kidearen aurretik—, beste urre bat lurrean —Svetlana Khorkina herrikidearen eta Simona Amânar errumaniaren aurretik—, eta zilarrezko domina taldekakoan, Errumaniaren aurretik.
Ganteko 2001eko Munduko Txapelketan, zilarra eskuratu zuen taldekakoan, berriz ere Errumaniaren atzetik (urrea) eta Estatu Batuen aurretik (brontzea).
Debrecengo 2002ko Munduko Txapelketan, urrea eskuratu zuen jauzian, Natalia Zigánshina errusiarraren eta OksanaTxusovitina uzbekaren aurretik.
2003ko Anaheimeko Munduko Txapelketan, zilarra eskuratu zuen jauzi proban, Yun Mi Kang iparkorearrarekin berdinduta, biak Oksana Txusovitina uzbeka irabazlearen atzetik:
2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan, Errumaniaren eta Estatu Batuen atzetik, taldekako brontzea lortu zuen. Taldekideak Liudmila Yezhova, Svetlana Khorkina, Maria Kriutxkova, Anna Pavlova eta Natalia Zigánshina gimnastak izan ziren.
Azkenik, arrakastaz betetako kirolari ibilbideari amaiera emanez, 2006an Aarhusen (Danimarka) egindako Munduko Txapelketan, taldekako lehiaketan, Brontzea lortu zuen, Txinaren (urrea) eta Estatu Batuen (zilarra) atzetik. Taldekideak: Anna Grudkó, Polina Miller, Anna Pavlova, Kristina Pravdina eta Svetlana Kliukina.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.