From Wikipedia, the free encyclopedia
Oksana Aleksandrovna Txusovitina (errusieraz, Оксана Александровна Чусовитина; Bukhara, Uzbekistan, 1975eko ekainaren 19a) gimnasta olinpikoa eta munduko txapelduna da. SESB, Uzbekistan eta Alemaniaren izenean lehiatu izan da.[1]
Txusovitinaren eliteko ibilbidea mende laurdena baino gehiago luzatu da. 1988an, hamahiru urterekin, SESBeko Txapelketa Nazionala irabazi zuen gazteen kategorian. 1989an hasi zen nazioarteko mailan lehiatzen. Zortzi Olinpiar Jokotan lehiatu den emakumezko gimnasta bakarra izan da, 2020ko Udako Olinpiar Jokoak izan dira azkenak, ez du finalera sartzea lortu eta gainontzeko parte hartzaileen txalo artean agurtu da.[2][3][4]
Hiru talde ezberdinetan lehiatu izan da Olinpiar Jokoetan: 1992an Talde Bateratuarekin; 1996, 2000, 2004, 2016 eta 2020an Uzbekistanekin; eta 2008 eta 2012an Alemaniarekin. [5]
Honetaz gain, ama izan ondoren goi mailako gimnasiara itzuli diren emakume gutxienetakoa da Txusovítina, Leyanet Gonzalez kubatarrarekin, Larisa Latynina sobietarrarekin, Suzanne Harmes holandarrarekin, Alia Mustafina errusiarrarekin, Marta Pihan-Kulesza poloniarrarekin eta Irina Sazonova islandiarrarekin batera.
Bere seme Alisher jaio ondoren gimnasia utzi zuen, baina 3 urterekin leuzemia diagnostikatu zioten semeari eta Txusovitinak, goi mailako lehiaketari berrekitea erabaki zuen, tratamendurako dirua biltzeko. Hainbeste urtetako goi mailako ibilbidearen ondoren, gimnasiaren komunitatean eredu eta inspiraziotzat hartzen dute askok.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.