idazle frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean Echenoz (Okzitaniako Orange (Vaucluse), Frantzia, 1947ko abenduaren 26) idazle eta eleberrigilea. Beste artean Goncourt Saria 1999an eta Médicis Saria 1983an eskuratu ditu. Azkeneko nobelak euskaratuak izan dira.
Jean Echenoz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orange, 1947ko abenduaren 26a (76 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | kontrabaxua txeloa |
Jean Echenoz soziologia eta injinerutza zibila hiri desberdinetan: Rodez, Digne-les-Bains, Lyon, Aix-en-Provence, Marsella eta Paris; 1970tik azken hiri horretan bizi da. Literatura bere pasio nagusia izan da. Urtetako zalantzak izan ondoren, 1979an, 32 urte zituelarik, bere lehenengo liburua kaleratu zuen: Le méridien de Greenwich. Lan hori Jérôme Lindonek eramaten duen Minuit argitaletxearekin atera zuen eta geroztik haiekin jarraitu du lanean. Lehenengo urtetan L'Humanité egunkarian idatzi zuen ere bai. Musika izan da, bestetik, Echenozen zaletasun handia. Pasio hori familiatik datorkio: aiton-amonak zein ama musika klasikoaren jarraitzaileak izan dira. Idazleak kontrabaxua jotzen du.
Dagoeneko hamasei eleberri kaleratu ditu eta hamar sari jaso ditu. Frantzian erreferentziako idazlea da. Zineman ere lan egin du, hiru gidoi idazten, batetik, Un an (2006) filmean parte hartzen, bestetik.
Orokorrean, Echenozen estiloa ekonomikoa da, hau da, ez ditu luzera handiko lanak egiten. Nahiz eta laburtasun hori, deskripzioak garrantzi handia du. Umoreak eta ironiak presentzia handia dute haren lanetan. Oso ohikoa da haren narrazioek oinarri historikoa izatea: Maurice Ravelen biografia Ravel liburuan, Emil Zátopek korrikalaria Courir (2008) eleberrian, etxean aurkitutako dokumentu zahar batzuk 14 (eleberria)n...
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.