From Wikipedia, the free encyclopedia
Janet Mock (Honolulu, Hawaii, Ameriketako Estatu Batuak, 1983ko martxoaren 10a) estatubatuar idazle, telebista aurkezle eta transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea da. Redefining Realness bestellerraren egilea eta Marie Claire aldizkariaren idazle laguntzailea da.
Janet Mock | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Honolulu, 1983ko martxoaren 10a (41 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York |
Talde etnikoa | afro-amerikarra hawaiiar natiboa Portuguese Americans (en) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitatea : kazetaritza University of Hawaiʻi at Mānoa (en) : fashion merchandising (en) Farrington High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, LGBT ekintzailea, gidoilaria, telebista zuzendaria, telebista-aktorea, podcaster (en) eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
janetmock.com | |
Honolulun jaioa, aita afroamerikar jatorrikoa eta ama bertako hawaiiarra ditu. Bere gurasoen bigarren seme-alaba da. Bere haurtzaroaren denbora gehiena Hawaiien igaro zuen, eta gainerakoa Oaklanden, Kalifornian eta Dallasen. Bere haurtzaroko lagun minak, Wendik, bere alde femeninoa adierazten lagundu zion. Janet izena hartu zuen Janet Jackson abeslariaren omenez. 18 urte zituenean, unibertsitateko lehen ikasturtearen erdialdean, Thailandiara joan zen sexua berresleitzeko ebakuntza egin ziezaioten. Moda-merkaturatzean lizentziaduna da Manoako Hawaiiko Unibertsitatetik eta kazetaritzan masterduna New Yorkeko Unibertsitatetik.
Kazetaritzan graduatu ondoren, People aldizkarian hasi zen lanean eta bertan egon zen editore bost urtez.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.