From Wikipedia, the free encyclopedia
Jabier Kaltzakorta Elortza (Markina, Bizkaia, 1961eko martxoaren 22a) euskal idazlea, euskal herri-literaturako aditua eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da.
Jabier Kaltzakorta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Markina-Xemein, 1961eko martxoaren 22a (63 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | filologoa |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Deustuko Unibertsitatean egin zituen Filosofia eta Letra ikasketak. Euskal Filologian lizentziatu zen, 1984an. Euskal baladen corpuserako edizio kritikoa izeneko tesia burutu zuen, 10/10eko kalifikazioa jasota.[1] Deustuko Unibertsitateko irakaslea da 1994az geroztik, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, eta ahozko literatura eta XVI-XIX. mendeko euskal literatura irakasten ditu, besteak beste.[2]
1996an euskaltzain urgazle izendatua, orduz geroztik, Euskaltzaindiko Herri Literatura Batzordeko kidea da.[3] Horrez gain, Azkue Literatur Sarien epaimahaikidea ere bada.
2013an, euskaltzain oso aukeratu zuten, Itziar Lakarekin lehian, Jose Luis Lizundiak utzitako postua betetzeko.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.