Ivan Vinogradov
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ivan Matvejevitx Vinogradov (errusieraz: Ива́н Матве́евич Виногра́дов; Miloliub, Velikije Luki, 1891ko irailaren 14a - Mosku, 1983ko martxoaren 20a) errusiar matematikaria izan zen. San Petersburgoko unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1918-1920 bitartean Permeko unibertsitatean irakasle izan ondoren, Leningradoko Politeknikoan eta Matematika-institutuan ikertzaile eta irakasle izan zen 1934 arte. Geroztik Moskuko unibertsitateko irakasle izan zen. Garrantzi handiko lanak egin zituen zenbakien teoria analitikoaren alorrean, eta Golbachen hipotesia (edozein zenbaki bikoiti zenbaki lehenen baturaz adieraz daitekeela) frogatu zuen. Lanik garrantzitsuenak: Batuketa trigonometrikoen metodoa zenbakien teorian (1954) eta Zenbakien teoriarako sarrera (1955). Matematika-entziklopedia bat ere argitaratu zuen.
Ivan Vinogradov | |||
---|---|---|---|
1934 - 1983 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Иван Матвеевич Виноградов | ||
Jaiotza | Q4293660 , 1891ko irailaren 2a (juliotar egutegia) | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||
Heriotza | Mosku, 1983ko martxoaren 20a (91 urte) | ||
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea Faculty of Physics and Mathematics of the Saint Petersburg University (en) (1910 - 1914) | ||
Hezkuntza-maila | Doktoretza Fisika eta Matematika zientzietan doktorea masterra | ||
Tesi zuzendaria | J. V. Uspensky Andrei Markov | ||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Irakaslea(k) | Andrei Markov | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Lantokia(k) | Perm State University (en) | ||
Enplegatzailea(k) | Physico-Mathematical Institute of the Russian Academy of Sciences (en) Tomskeko Estatu Unibertsitatea (1918 - 1920) Perm State University (en) (1918 - 1920) Peter the Great Saint Petersburg State Polytechnical University (en) (1920 - 1934) San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea (1925 - 1934) Steklov Institute of Mathematics (en) (1934 - 1941eko urria) Steklov Institute of Mathematics (en) (1944ko otsaila - 1983) | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Frantziako Zientzien Akademia Hungariako Zientzien Akademia Linzeen Akademia Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) Prusiako Zientzien Akademia Serbian Academy of Sciences and Arts (en) London Mathematical Society (en) Indian Mathematical Society (en) Amerikako Sozietate Filosofikoa | ||