From Wikipedia, the free encyclopedia
Itsasuko Agiria edo Itsasuko Ageria 1963 urteko Aberri Egunean Itsasu herrian plazaratutako agiria izan zen, Europan integraturiko Euskal Herria nazio moduan aldarrikatzen zuena.
Enbata mugimendu abertzaleak ETArekin batera antolatu zuen Aberri Egun hura. Ekimenean Ximun Haranek eta Julen Madariagak, Ipar eta Hego Euskal Herriaren izenean, hurrenez hurren, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuten. Ezezagun batzuek zuhaixka hondatu zutela-eta, horren ordez oroitarri bat ipini zuten gerora. Egun oroitarria San Fruktuoso elizaren kanpoaldean.
Agiria Enbata mugimenduak idatzi zuen eta Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaren mugarritzat jotzen da, horren inguruan mugimendu abertzale zabala garatu baitzen. Ondorioz, Enbata mugimendua 1964 eta 1967 urteetan hauteskundeetara aurkeztu eta bozen %5a eskuratu zuen.
Itsasuko Agiriaren aldarrikapenaren oroitarrian hitz hauek jasotzen ditu:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.