From Wikipedia, the free encyclopedia
Itsas intrusioa itsasoko ur gazia lur azpiko zein azaleko ur geza dagoen tokian sartzea da.[1] Horrek esan nahi du ur gazia (itsasotik datorrena) lurrazpiko kontinentalera isurtzen dela, eta ur gezaren erreserbekin nahasten dela. Prozesu hau itsasoko uraren ur gezak baino dentsitate handiagoaren ondorio da (solutu gehiago dituelako). Dentsitate-desberdintasun horren ondorioz, ur gaziko zutabe baten hondoko presioa altuera bereko ur gezako zutabe batena baino handiagoa da. Bi zutabeak azpitik konektatuko balira, ur gazia ur gezako zutabera isuriko litzateke. Prozesua gelditu egiten da ur gezako zutabea handiagoa egiten denean, presioa handitzen denean eta itsasoko uraren intrusioarekin berdintzen denean. Ur geza guztia ateraz gero, ur gaziak akuiferoa urez betetzen du eta oso zaila da berreskuratzea.
Klima-aldaketaren ondorioz itsas mailaren igoerak itsas intrusioko prozesuei ere mesede egiten die.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.