From Wikipedia, the free encyclopedia
Itsas enara beltza (Chlidonias niger) Laridae familiako hegazti zangaluzea da[1], Europa eta Ipar Amerikan bizi dena.
Itsas enara beltz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Charadriiformes |
Familia | Laridae |
Generoa | Chlidonias |
Espeziea | Chlidonias niger Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 11 g (pisua jaiotzean) 60 g (helduen pisua) |
Zabalera | 0,539 m |
Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan sartu zuten.[2]
23-28 cm / 57-65 cm
Tamaina erdiko hegaztia, moko ilunarekin. Udan, helduak gris koloreko plumajea, burua beltza eta hankak ilunak dituzte. Neguan berriz, beheko parteak, lepoa eta aurpegia zuriak, beste guztia, gris argia eta burua beltza.
Uretan edo airean harrapatzen dituen intsektu, ornogabe txiki, arrain txiki edo zapaburuz elikatzen dira.
Kolonia-ugalketa dute, hau da, habi flotatzaile bat landarediari helduta eta ondo ikusten dena. Bai arrak bai emeak, inkubazio eta txitoen zaintzaz arduratzen dira.
Ur garbia eta landaretza ugaria dagoen zonaldetan bizi da. Gure latitudeetan padura eta kostaldean aurki dezakegu. Itsas-maila eta 2000 metroko altitudeen artean umatu ohi da.
Espainian populazioarik handiena Guadalquivir ibaiaren paduretan kokatzen da, baina badago ere penintsulako hego-ekialdeko aintzira eta urtegietan eta Ebro ibaiaren deltan.
Espezie migratzailea da. Europa eta Asiako hegaztientzat negu-toki nagusia Afrika tropikaleko mendebaldeko kostaldea da. Espainian dauden eguraldi-baldintzek orokorrean migrazioa eragiten dute. Ekainaren bukaeratik urrira bitartean udazkeneko migrazioa ematen da eta martxotik aurrera udaberrikoa.
Espainian espezie honek atzerakada handia izan du, baina ez dakizkigu horren kausak. Mehatxu potentzialen artean habitata suntsitzea eta degradatzea, ugalketa-aldian eragozpenak izatea eta nekazaritzan produktu kimikoak erabiltzea aipatu dira, nahiz eta faktore horiek, berez, ez dutenm atzerakada azaltzen. Guadalquivirreko paduretan abereek eta harrapariek (basurdeak eta azeriak) sortutako habiak suntsitu dituzte, ur-maila jaitsi delako.
Itsas enara beltzak azpiespezie bi ditu:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.