Israelgo Museoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Israelgo Museoa (hebreeraz: מוזיאון ישראל,ירושלים, Muze'on Yisrael) Israelgo museo nazionala da. Jerusalemgo Givat Ram muinoan 1965ean eraikia, Bibliako Lurraldeen Museoa, Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra eta Knesset gertu ditu. Mendebaldeko Jerusalemen dago, Israelgo Estatuaren muga ezagutuen barruan.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Israelgo Museoa | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Israelen banaketa administratiboa | Jerusalem barrutia |
Hiria | Jerusalem |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1965 |
Zuzendaria | James S. Snyder |
Webgunea | http://www.imjnet.org.il |
Itxi
Arte eta arkeologia lantzen ditu batez ere. Palestinako lurralde okupatuetan arpilatutako artelanak ere badaude bertan, hala nola Deir al-Balahko sarkofagoak, 1967an aurkituak Gazan Isarelek lur hori konkistatu zuenean, eta zeinak iritsi ziren dohaintza baten ondorioz, Moshe Dayan jeneral israeldarraren jabetza pribatukoak izan ondoren. [1] [2]