Irpingo gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Irpingo gudua Kieveko erasoaldiaren parte den 2022ko Ukrainaren inbasioan Irpin hiria kontrolatzeko helburua zuen gudu bat izan zen, Errusiako Indar Armatuen eta Ukrainako Lurreko Indarretako elementuak artekoa. Guduak 2022ko otsailaren 27tik martxoaren 28ra iraun zuen; izan ere, ukrainar indarrek hiria berreskuratu zutenean amaitu zen.[10][11] Gudua Kiev –Ukrainako hiriburua– inguratzeko taktika handiago baten parte izan zen. Ukrainako Indar Armatuek Errusiaren aurrerapenari aurre egin zioten hiriburuko mendebaldean kokaturiko Irpin, Butxa eta Hostomelgo aldirietan.[12][13][14] Honen ondorioz, Irpin Kiev Oblasteko tokirik arriskutsuenetako bat izendatu zuen Kiev Oblasteko Estatuko Administrazioak.[15] Borroka hiri baitan gertatutako hiri-borroka gogorraz egon zer markaturik.[16][17]
Irpingo gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko otsailak 27 – martxoak 28 | ||
Lekua | Irpin, Kiev Oblasta (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 50°31′N 30°15′E | ||
Egoera | Ukrainak irabazi
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
Ukrainaren arabera: 290 zibil hil[9] |
Otsailaren 25ean, Errusiako Indarrek Hostomel zein bere aireporturantz joan ziren, ipar-mendebaldera, Ivankiven ukrainar defentsak partzialki hautsi ondoren; ondorioz, aireportua harrapatu eta herrian base militar bat ezarri zuten. Hostomelen oraindik ukrainar erresistentzia zegoen arren, errusiar indarrak hegoalderantz aurrera egiten hasi ziren ondoko Irpin eta Butxa hiriak harrapatzeko helburuarekin; azkenean, Kiev inguratzeko.[13][14]
Egun hartan, errusiar zutabe bat garaitu zuten ukrainar indarrek Irpin inguruan.[18][19] Otsailaren 26an, Irpingo bizilagunek jakinarazi zuten errusiar sabotatzaileak ukrainar soldaduz mozorrotzen ari zirela.[20]
Otsailaren 27an, Ukrainako Indarrek jakinarazi zuten Errusiako Lurreko Indarrak Butxaraino aurreratu zirela, bai eta hiria zeharkatu eta Irpinerantz aurrera egin zutela. Hiri barruan tanke-gudu bat gertatu zen, ukrainar infanteria errusiar paraxutisten aurka aritzen zen bitartean.[14][21] Oleksandr Markuxyn-ek, Irpingo alkateak, adierazi zuen Errusiako Indarrak hiria zeharkatzen saiatzen ari zirela, baina Ukrainako Lurreko Indarrek eta Lurralde Defentsako Indarrek saiakera horiek uxatzen ari zirela, Butxatik Ukrainako tanke-errefortzuak zetozen bitartean. Butxa eta Irpin arteko merkataritza-gune batean borroka biziak gertatu ziren ere.[22] Soldadu ukrainarrek argitaratutako bideoetan suntsitutako soldaduen garraio blindatu errusiar bat eta, gutxienez, sei soldadu errusiar hil ikus zitezkeen.[23][24][25]
Ukrainako Indarrek misilak, artilleria eta aire-erasoak erabili zituzten Errusiaren aurrerapena geldiarazteko; testuinguru horretan, Butxaa eta Irpin lotzen zituen zubi bat suntsitu zuten.[26][27]
Otsailaren 28an, Oleksii Arestovytx-ek, Ukrainako ofizialak, adierazi zuen Ukrainako Indarrek M06 autobidean errusiar indarrei eraso ziela goizean zehar; bai eta, arratsalderako, 200 ibilgailu errusiar baino gehiago suntsitu edo kaltetu zituztela.[28][29]
Martxoaren 2an, bi Sukhoi Su-25 errusiarrek aire-erasoak egin zituzten Irpinen. Bi misilek etxebizitza-eraikin bat jo zuten, haur bat hil eta emakume bat zaurituz.[30][31][32] Su-25etako bat ukrainar indarrek eraitsi zuten, Errusiaren Guardiako Eraso Hegazkintzako 18. Errejimentuaren parte bezala identifikatu zutena.[33][34]
Ukrainako funtzionario militarrek jakinarazi zutenez, Errusiako Indarrak indarra galtzen hasiak ziren, hildako handiak harturik eta "muga desegokian" geldituak.[35][36]
Martxoaren 3an, Kiev Oblasteko Estatuko Administrazioak iragarri zuen Ukrainako Gobernuak laguntza humanitarioa bidaltzen ari zela Butxa eta Irpinera, bai eta bi hirietan ebakuazioak ere prestatzen ari zela; hala, 1,500 emakume eta haur baino gehiago trenez ebakuatu zirela jakinarazi zuten, bai eta beste 250, autobusez.[37][38] Hala ere, Ukrainako funtzionarioek jakinarazi zutenez, ebakuazioak konplikatuak izan ziren, borroketan zehar trenbide batzuk suntsitu baitzituzten.[39]
Valerii Zaluzhny-k, Ukrainako Indar Armatuen Komandante Nagusiak, iragarri zuen Sukhoi Su-30 ehiza-hegazkin errusiar bat Irpinen gainera eraitsi zutela Ukrainako aire-defentsak martxoaren 3an.[40][41]
Martxoaren 5ean, Ukrainako Indarrak Irpinetik Kievera oinez ebakuatzen hasi ziren zibilak, nahiz eta suntsitutako zubi batek ahaleginak zaildu zituen.[42][43]
Martxoaren 6an, Errusiako Indarrek Irpingo zati bat bereganatu zuten.[44] Goizean, hiriko Ukrainako komandante militarrak –Oleksiy Kuleba – hiritik kanporanzko ebakuazio-bideetako asko ez zirela seguruak adierazi zuen.[4] Egun horretan, beranduago, zibilen ebakuazio-prozedura batean, 8 zibil hil ziren –2 ume barne– Errusiako Indarren mortero-unitateek ebakuazio-bidea bonbardatu zutenean; iturriek diotenez, bonbardaketa-lekuaren inguruan Ukrainaren artilleria-posizio bat zegoen.[4][45]
Human Rights Watchen arabera, baliteke Errusiako bonbardake horrek nazioarteko zuzenbide humanitarioak eskaturiko betebeharrak urratu izana. Era berean, erakundeak adierazi zuenez, Ukrainak hildako zibilak saihesteko betebeharra zuen ere, eremu zibiletan ekintza militarrik ez eginez.[46] Pavlo Li, Lurralde Defentsako Indarretan sartutako aktore ukrainarra, Errusiaren bonbardaketetan hil zen egun hartan.[47]
Martxoaren 8an, hiriko ukrainar indarren zati bat agintzen ari zen Markuxynek adierazi zuen Errusiako Indarrek hiria errenditzeko exijitu ziotela. Hark ideia baztertu zuen, hurrengoa adieraziz: "Irpin ezin da erosi, Irpinek borroka egiten du".[48][49]
Martxoaren 9an, Errusiako tropak Irpingo kaleak patruilatzen ikusi zitezkeen.[50] Ukrainako Indarrek eskala-handiko ebakuazio bat egin zuten orduan Kiev Oblast osoan, Irpinen barne; hala, Kieveko Oblastean zehar 20,000 zibil atera zituzten.[51] Geroago, Kiev Oblasteko Estatuko Administrazioak adierazi zuenez, Irpinen borrokak jarraitu zuten egun hartako gauean zehar.[52]
Martxoaren 13an, kontrol bateko Errusiako Indarretako kideek atzerriko kazetariak zeramatzan auto bati tiro egin zioten, Brent Renaud kazetari estatubatuarra hil eta beste bi kazetari zaurituz. Renaudek The New York Timesek emandako prentsa-kreditazioak zeramatzan, nahiz eta 2015etik argitalpenerako lan egiten ez zuen.[53][54]
Martxoaren 14an, Mykhailyna Skoryk-Xkarivska , Irpingo Udaleko kideak, adierazi zuen Irpin erdia Errusiako Indarrek okupatuta zutela.[1]
Martxoaren 23an, Markuxynek adierazi zuen ukrainar indarrek hiriaren %80a kontrolatzen zutela;[55] France 24k, berriz, lurrean zeuden ukrainar indarrak aipatuz, Errusiak hiriaren erdia kontrolatzen zuela aitortu zuen.[56]
Martxoaren 28an, Markuxynek sare sozialetan esan zuenukrainar indarrek Irpin berreskuratu zutela. Hasierako ziurgabetasunaren ostean,[57][58] Reutersek hiria ukrainar kontrolpean zegoela baieztatu zuen martxoaren 30ean; CNNk, martxoaren 31n, ukrainar hiriaren kontrola baieztatu zuen ere.[3][59]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.