Ioi-kanal
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ioi-kanala edo kanal ionikoa zelula mintza zeharkatzen duen proteina mota bat da, poro bat osatzen duena eta zenbait ioik selektiboki zeharka dezaketena, gradiente elektrokimikoaren alde.[1] Urez beteriko poro edo ubide baten antza du, jarioa erregulatzeko konportak dituena.
Na+, K+, Ca2+ edo Clā ioiak zelula mintzean zehar igarotzea ahalbidetzen du, ioi bakoitzaren gradiente elektrokimikoaren arabera. Beraz, ezinbestekoa da zelularen oreka eta homeostasia mantentzeko, eta zelula kitzikagarrien (neurona, miozito) atsedeneko potentziala lortzeko.[2]