Neurona
From Wikipedia, the free encyclopedia
Neurona nerbio-sistema osatzen duen zelula banako morfologiko eta funtzionala da, informazioa prozesatu eta garraiatzeko ahalmena duena. Egitura eta forma oso desberdinak har ditzake, baina guztietan bereiz ditzakegu soma edo gorputza eta luzakinak. Azken hauek bi eratakoak izan daitezke, axoia (normalean luzeena, neurohodixka eta neurozuntzekin) eta dendritak.
Datu azkarrak Xehetasunak, Honen parte ...
Neurona | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Nerbio-sistema nerbio-ehuna |
Konponenteak | Dendrita Axoia myelin sheath (en) Soma zelula nukleoa axon terminus (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | neuron |
MeSH | eta A11.671 A08.675 eta A11.671 |
TA | A14.0.00.002 |
TH | H2.00.06.1.00002 |
FMA | 54527 |
Terminologia anatomikoa |
Itxi
Neurona gehienak ez dira birsortzen, beraz galtzen direnak betiko galtzen dira. Beren zeregin nagusia nerbio-bulkadaren transmisioan datza.
Halaber, Nerbio ehunaren bi osagaietako bat da, glia zelulekin batera.
1887an Ramon y Cajal espainiarrak neuronari buruzko lehen teoria plazaratu zuen.