Insulindia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Insulindia[1] (latinetik insula, uhartea eta India) Malaysia eta Australiaren artean dagoen uhartediaren antzinako izena da. Egun Malaysiar artxipelagoa diogu. Bertan daude, gaur egun, Indonesia, Filipinak, Timor, Malaysiaren uharte zatia eta Papua Ginea Berria. Europarrak Insulindiara iritsi aurretik, bertan, zenbait zibilizazio eta inperio egon ziren, zehazki, Srivijaya Inperioa eta Monopahit Inperioa.
Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Insulindia | |
---|---|
Mota | eskualde geografiko eta Wikimediako orri bikoiztua |
Geografia | |
Koordenatuak | 3°S 108°E |
Itxi
Gaur egun, Insulindia hitza, jada ez da erabiltzen, eta, horren ordez, Indonesia erabiltzen da, zorrozki, soilik izen horretako herrialdea izendatzen duena. Uhartediak, Ekialdeko Indiak izena ere jaso zuen, Herbehereen agindupean.