Instalazio artea
arte genero bat, barne espazio batean hiru dimentsioko artelanak (askotan neurri handikoak) egiten dituena From Wikipedia, the free encyclopedia
arte genero bat, barne espazio batean hiru dimentsioko artelanak (askotan neurri handikoak) egiten dituena From Wikipedia, the free encyclopedia
Instalazio artea arte garaikidearen genero bat da, 1960ko hamarkadan sortua. Obraren elementuak baino garrantzitsuagoa da lanaren ideia orokorra.[1] Berez, esperimentatzeko bide bat da eta edozein espazioetan egokitu daiteke. Eredu esperimental artistikoaren mota edo atal bat da, denbora jakin baterako erakusten dena eta edozein espaziotan aurkez daitekena. Normalean, iraupen zehatza dute eta, nolabait, arte galkor barruan kokatu daiteke. Sarritan, sortzaileen eta ikusleen arteko eragin-trukea bilatzen du.
Sarritan mugimendu honen jatorria Marcel Duchamp artistaren lanetan bilatu izan nahi da. Duchampek egunerokotasunaren objektuak erabiltzen zituen baina beste esanahi artistiko eman nahian. Arte honen beste iturriak collage (bidimensional) eta assemblage dira, kubismoa eta dadaismoa garatutako teknikak. Instalazioak bide horietan beste urrats izango litzateke. Lehenengo instalazioetan oso artista desberdinak aurki ditzakegu: Helio Oiticica, Bruce Nauman, Joseph Beuys, Daniel Buren, Wolf Vostell, Nam June Paik, Marcel Broodthaers ed Antoni Muntadas.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.