From Wikipedia, the free encyclopedia
Imre Kertész (Budapest, 1929ko azaroaren 9a - Budapest, 2016ko martxoaren 31) hungariar idazlea izan zen. 2002an Literaturako Nobel saria irabazi zuen.
Imre Kertész | |
---|---|
(2005) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1929ko azaroaren 9a |
Herrialdea | Hungaria |
Lehen hizkuntza | hungariera |
Heriotza | Budapest, 2016ko martxoaren 31 (86 urte) |
Hobiratze lekua | Fiumei kaleko hilerria |
Heriotza modua | : Parkinsonen gaixotasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Albina Vas (en) 1995) Magda Ambrus (en) (1996 - 2016) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madách Imre High School (en) 1948) |
Hizkuntzak | hungariera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, eleberrigilea, kazetaria eta gidoilaria |
Lantokia(k) | Berlin |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia Széchenyi Academy of Literature and Arts (en) |
|
Familia judu batean jaio zen. Hamabost urte zituela, Auschwitz kontzentrazio-esparrura deportatu zuten, eta gero Buchenwald eta Zeitzera. Askatu ondoko urteetan, kazetari gisa lan egin zuen Budapesteko egunkari batean, harik eta, 1951ean, Hungariako Alderdi Komunista agintera iristean, lanetik bota zuten arte. Orduan, buru-belarri sartu zen literaturan, bai itzulpenak eginez (Friedrich Nietzsche, Hugo von Hofmannsthal, Sigmund Freud, Ludwig Wittgenstein eta Elias Canetti), bai antzezlanak eta zinemarako gidoiak idatziz. Hain zuzen, bere lehen eleberrian, Sorstalanság (1975, «Zoririk gabe»; ) izenekoan, kontzentrazio-esparruetatik bizirik ateratako nerabe baten historia kontatzen du. Liburu horri trilogia osatzen duten beste bi jarraitu zioten: A Kudarc (1988, «Porrota») eta Kaddis a meg nim születt gyermekért (1992, «Kadish jaiogabeko seme batengatik»).
1995ean Brandeburgoko Literatura saria irabazi zuen, 1997an Leipzigeko Liburuaren Saria eta 2002an Literaturako Nobel saria jasotzen zuen lehen idazle hungariarra bihurtu zen. 2005ean Sorstalanság liburua zinemaratu zuten. Beste lan aipagarri batzuk Az Angol lobogó (1991, «Ingeles bandera»), Valaki más: a változás krónikája (1997, «Ni, bestea; Aldaketaren kronika»); A gondolatnyi csend, amíg a kivégzőosztag újratölt (1998, «Isilune bat hilhormaren aurrean»), A számülzött (2001, «Hizkuntza erbesteratua»), eta K. Dosszié (2006, «K dosierra») dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.