![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b1/Roswitha_of_Gandersheim.jpg/640px-Roswitha_of_Gandersheim.jpg&w=640&q=50)
Hrotsvitha
Alemaniar kanonesa eta idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hrotsvitha, batzuetan Hroswitha, Rosvita, edo Roswitha bezala transkribatua, alemaniar idazle, historialari, antzerkigile eta olerkaria izan zen. Gandersheimgo beneditarren komentuan bizi izan zen kanonesa (komentuan sartu bai, baina botorik egiten ez zuten emakumeak ziren kanonesak[1]). Bere obraren originaltasunarengatik eta bere talentuengatik, Erdi Aroko idazlerik interesgarrienetarikoa da gaur eguneraino, eta lehen antzerkigile kristau ezaguna, lehen olerkari saxoia eta Alemaniako lehen historialaria dela esan genezake[2]. Horretaz gain, emakumeen historian ere garrantzi berebizikoa duen pertsonaia da, alemanez idatzi zuen emakumezko lehen olerkari eta historialaria izan baitzen[3].
Hrotsvitha | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Saxoniako dukerria, 935 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Bizilekua | Gandersheim Abbey (en) ![]() | ||
Heriotza | Bad Gandersheim, 968 baino geroago (32/33 urte) | ||
Familia | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Medieval Latin (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antzerkigilea, hagiografoa, poeta, idazlea eta canoness (en) ![]() | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Influentziak | Terentzio | ||
Santutegia | |||
Irailaren 18 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Beneditar |
Jaiotza- eta heriotza-data zehatzak ezezagunak dira, baina uste da 930 eta 935 artean jaio zela eta 973. urtean oraindik bizi zela.[4]