From Wikipedia, the free encyclopedia
Horatio Herbert Kitchener, geroago Kitchenerreko 1. kondea (Ballylongford, Irlanda, 1850eko ekainaren 24a - itsasoan, Orkada uharteetan, 1916ko ekainaren 5a) ingeles militar eta politikaria izan zen.
Horatio Herbert Kitchener | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1914ko abuztuaren 5a - 1916ko ekainaren 5a ← Herbert Henry Asquith - David Lloyd George →
ezezaguna
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Horatio Herbert Kitchener | ||||||||
Jaiotza | Ballylongford, 1850eko ekainaren 24a | ||||||||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||||||||
Heriotza | Ipar itsasoa, 1916ko ekainaren 5a (65 urte) | ||||||||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: guduan hila | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Henry Horatio Kitchener | ||||||||
Ama | Frances Anne Chevallier | ||||||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||||||
Haurrideak | |||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Royal Military Academy, Woolwich (en) 1870eko abendua) | ||||||||
Hizkuntzak | arabiera frantsesa ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, ingeniaria, ofizierra, director of land survey (en) eta army officer (en) | ||||||||
Lantokia(k) | Khartum Londres eta Zipre | ||||||||
Lan nabarmenak | |||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Adar militarra | Britainia Handiko Armada | ||||||||
Gradua | field marshal (en) jeneral | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Frantzia-Prusia Gerra Mahditar Gerra Battle of Ferkeh (en) Battle of Atbara (en) Battle of Omdurman (en) Bigarren Boer Gerra Battle of Paardeberg (en) Lehen Mundu Gerra | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | anglikanismoa | ||||||||
Egipton, ingelesek eta egiptoarrek Sudanen zuten aginpidea al-Madhi-ren kontra berriro finkatu zuen, Omdurmango gudua (1898) irabazi eta Khartum konkistaturik. Hegoafrikako (1900-1902) gerra hasi zenean, lord Robertsen lekua hartu zuen armadaren buruzagitzan. Oso jokaera gogorra izan zuen. Geroztik Indian erregeorde eta gero berriro Egipton egon zen. Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Gerrako ministro izendatu zuten (1914). Britainia Handiko armadak berritik antolatu zituen.
1874an, 24 urte zituela, Palestine Exploration Fund-ek (Palestinako Esplorazio Funtsak) "Lur Santuari" buruzko ikerketa lan bat esleitu zion Kitchenerri, Ordurako Kitchenerrek, errege Ingeniaritzako ofiziala zelarik, Claude R. Conder ofizialarekin lankide gisa bat egin zuen; 1874 eta 1877 artean Palestina miatu eta dokumentatu zuten, eta Ingalaterrara itzuli zen, 1875ean[1].
Conder eta Kitchener espedizioak "Mendebaldeko Palestinako Inkesta" izena hartu zuen, neurri handi batean Jordan ibaiaren mendebaldean zegoelako. Ikerketak inguruko topografiari eta toponimiari buruzko datuak bildu zituen, baita bertako flora eta faunari buruzkoak ere.
Inkestaren emaitzak 8 liburukitan argitaratu ziren, eta Kitchenerrek lehen hiru liburukietan egin zuen ekarpena (Conder eta Kitchener 1881–1885). Inkesta horrek eragin iraunkorra izan du Ekialde Ertainean, hainbat arrazoirengatik:
Betetik, Israelgo eta Palestinako mapa modernoetan erabiltzen den sare-sistemaren oinarria da. Bestalde, Conderrek eta Kitchenerrek bildutako datuak Ekialde Hurbileko hegoaldean lan egiten duten arkeologoek eta geografoek kontsultatzen jarraitzen dute. Azkenik, inkestak berak delineatu eta definitu zituen Sortaldeko hegoaldeko muga politikoak. Adibidez, Israelen eta Libanoaren arteko muga modernoa Galileako goiko aldean ezarri zen, Conderren eta Kitchener-en inkesta geratu zen lekuan.
1878an, Mendebaldeko Palestinari buruzko ikerketa osatu ondoren, Kitchener Ziprera bidali zuten, erosi berri zuen britainiar babesletza horri buruzko inkesta bat egiteko. Anatoliako kontsul bihurtu zen 1879an.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.