![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/84/Japan_honshu_map.svg/langeu-640px-Japan_honshu_map.svg.png&w=640&q=50)
Honshu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Honshu[1] (japonieraz 本州 "estatu nagusia" entzunⓘ) Japoniako lau uharte nagusietan handiena da. Hokkaidoren hegoaldean dago, Tsugaruko itsasarteak bereizia; eta Shikokuren iparraldean eta Kyushuren ipar-ekialdean, Kanmon itsasarteak bereizia. Munduko uharterik handienetan zazpigarrena da, eta Javaren ostean biztanle gehien duen bigarrena. Zazpi eskualdetan eta 34 prefekturatan dago banatua.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/84/Japan_honshu_map.svg/320px-Japan_honshu_map.svg.png)
98.352.000 biztanle zituen 1990an, batez ere lautadetan. Populazio horren % 25 Tokyoko eskualdean bizi da (Yokohama, Kawasaki, Saitama eta Chiba hiriak biltzen dituen eskualdea). Kyoto, Osaka, Nagoya, Kobe, Hiroshima eta Sendai hiriak ere Honshu uhartean daude.