From Wikipedia, the free encyclopedia
Hilezkorrak izenekoak, Mediar Gerretan borrokatu zuten errege goardiako pertsiar errejimendu bat zen. Hilezkorrak izena, Herodotogandik dator, Hamar Milak edo Athanatoi (literalki, Hilezkorrak) deitu zituena. Persiarrek eurek, ziuraski ez zuten hitz hau erabiltzen, ziuraski, anusiya edo lagunak hitzaren eraldatze bat izan daitekeena.
"Sagarreramale" ezizena zuten, zeramatzaten lantzen oinarriak, fruita horren forma baitzuen.
Herodotok, Hilezkorrak, Hidarnes buruzagi zen beti 10.000 soldaduko kopurua zuen infanteria astuneko tropa bat zela aipatzen du: hildako, zauritutako edo larriki gaixo zegoen partaide bakoitza, berehala, beste bategatik ordezten zen, honengatik, itxura batean behintzat, sekula hiltzen ez zirelarik. Errejimenduak, persiar edo mediar partaideak bakarrik onartzen zituen.
Hilezkorren armak honako hauek ziren: larru eta zumezko ezkutu bat, lantza labur pat, burdinezko muturduna eta kontrapisu bat kontrako muturrean, arku bat eta gezitoki bat geziekin, eta, azkenik, daga edo ezpata labur bat. Errejimenduaren jantzia, feltrozko kapela edo tiara bat, brodatudun tunika luze bat, praka batzuk eta metalezko sare kota batetaz osatuta zegoen. Bere ohiko taktikak, etsaiaren aurkako aurrez-aurreko karga zen, atzegoardian zeuden hegalek, laguntza gisa, geziak jaurtitzen zituzten bitartean.
Errejimenduari, gurdi, gamelu eta mando karabana batek jarraitzen zion, euren emazte eta zerbitzariak zeramatzana eta janari berezi bat jasotzen zuena. Hilezkorrek, Maraton eta Termopiletako guduetan parte hartu zuten, eta Mardonioren agindupean, K. a. 479an Grezia okupatu zuten persiar tropen zati izan zen. Alexandro Handiak garaitu zituen Issosko guduan K. a. 333an.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.