Japoniar abeslaria-egilea From Wikipedia, the free encyclopedia
Hikaru Utada (japonieraz: 宇多田 ヒカル Utada Hikaru ) , (New York, 1983ko urtarrilaren 19a) J-pop abeslari eta aktore japoniarra da, Estatu Batuetan jaioa bada ere.
Hikaru Utada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 宇多田 光 |
Jaiotza | Manhattan, 1983ko urtarrilaren 19a (41 urte) |
Herrialdea | Japonia Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Aita | Teruzane Utada |
Ama | Keiko Fuji |
Ezkontidea(k) | Kazuaki Kiriya (2002ko irailaren 7a - 2007ko martxoaren 2a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea American School in Japan (en) Seisen International School (en) (1997 - |
Hizkuntzak | japoniera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, disko-ekoizlea, musikagilea, piano-jotzailea, blogaria eta estudioko musikaria |
Altuera | 158,9 zentimetro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Utada |
Genero artistikoa | J-Popa dance popa synthpopa funk ethereal wave (en) R&B garaikidea rhythm and bluesa |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | gitarra pianoa |
Diskoetxea | EMI Music Japan Inc. The Island Def Jam Music Group Universal Music Group EMI Island Records |
utadahikaru.jp | |
Japoniako musikaren historiako abeslaririk famatuena da, bere disko eta singleen 50 milioi kopia saldu baititu. Telefono mugikorretan ere gehien deskargatu diren abestiak ditu. Flavor of Life abestiaren legezko 15 milioi deskarga egin dira, abesti batek inoiz izan duen deskarga kopuru handiena da mundu mailan[1].
Hikaru Utada jaio zen, baina japoniarrek abizena lehenesten dutenez Utada Hikaru gisa ere ezagutzen da. Kazuhiro Iwashita-rekin ezkondu zenean Hikaru Iwashita bihurtu zen baina 2007an dibortziatu eta bere aurreko izena berreskuratu zuen. Estatu Batuetako zaleek Hikki esaten zioten eta ingelesez abesten hasi zenean Utada soilik erabili zuen.
Manhattanen jaio zen 1983an. Aita Teruzane Utada musika ekoizlea du eta ama Keiko Fuji japoniar musika tradizionaleko abeslaria. New York eta Tokio artean pasa zuen haurtzaroa eta japoniako musikaz gain mendebaldeko talde esanguratsuenak ere ezagutu zituen. 13 urte zituela Toshiba-EMI diskoetxeak japoniar pop estiloko abestiak egin zitzan eskatu zion eta hamabost urte zituela Close to You singlea grabatu zuen, "Cubic U" ezizenarekin. Urte berean atera zen Precious diskoa, bere aurrenekoa, ingelesez idatzitako abestiekin. Automatic / Time Will Tell singlearen bi milioi kopia saldu ziren, Japoniako musika historian bigarren salduena delarik.
1998 urtearen amaieran Tokiora joan zen bizitzera eta hamasei urte zituela bigarren diskoa atera zuen, First Love, oraingoan japonierazko abestiekin[2]. Diskoaren 10 milioi kopia saldu ziren, oraindik ere Japoniako diskorik salduena da. Atera eta lehenengo astean "disko multiplatinoa" izan zen. 2000 urtean Errekorren Guinness Liburuan sartu zen Asiako abeslari popularrena zelako. Hurrengo hilabetetan ateratako single guztiek arrakasta itzela izan zuten. 2000 urteko udan Japonian kontzertu ugari eman ondoren New Yorkera itzuli zen Columbiako Unibertsitatean ikasketak egitera, baina urtebetera bertan behera utzi zituen.
2001 urtean Distance diskoa atera zuen. Munduko diskorik salduena izan zen urte hartan, eta Japoniako historiako laugarrena. 2002an Deep River ateratzear zegoela obarioetan tumore onbera aurkitu zioten eta ebakuntza egin behar izan zuen[3]. Garai horretan kontzertuak eta elkarrizketak bertan behera utzi zituen. Urte berean Kazuaki Kiriya zuzendari eta argazkilariarekin ezkondu zen.
2003 eta 2008 artean oso aktibo egon zen Hikaru Utada. 2004an Exodus diskoa atera zuen ingelesez[4] eta bere single ezagunenekin bilduma disko bat ere egin zuen. 2007an "Flavor Of Life" singlea atera zuen eta Japoniako telebistako Hana yori dango telesaileko abesti nagusia izan zen. Arrakasta itzela izan zuen eta munduan digitalki gehien saldu den abestia izan da[1]. 2008an bi diska atera zituen, bata japonieraz, Heart Station, eta bestea ingelesez, This Is the One[5]. 2010 urtean atsedenaldi mugagabea hartuko zuela iragarri zuen[2].
2014an Hikaru Utadaren abestien "cover"-ekin disko bat atera zen. Abeslari guztiak ziren Utadaren gustokoak, eta partehartze bereziena Ayumi Hamasaki artistarena izan zen, Hikaru Utadaren lehiakide komertziala baitzen. Urte berean First Love diskaren edizio berria atera zen Hikaru Utadaren musika ibilbideko 15. urteurrena ospatzeko[6]. Honek ere izan zuen arrakastak animatuta diska berriak egiteari ekin zion. 2016an Fantôme eta 2018an Hatsukoi argitaratu zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.