Hidden Figures
Film autobiografiko bat Theodore Melfik zuzendua 2016 urtean / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hidden Figures (Ezkutuko Irudiak) film biografiko estatubatuar bat da. Theodore Melfi zinema zuzendariak zuzendu zuen. Filma NASAn lan egin zuten hiru emakume matematikari afro-amerikarrei buruzkoa da: Katherine Johnson, Dorothy Vaughan eta Mary Jackson. Argumentua 2016an argitaratu zen "Hidden Figures" ez-fikziozko liburuan oinarritzen da.[1][2][3][4][5][6] Protagonisten paperean Taraji P. Henson, Octavia Spencer eta Janelle Monáe aktoreek egin zuten lan. Beste aktore hauek ere parte hartu zuten filmean: Kevin Costner, Kirsten Dunst, Jim Parsons, Mahershala Ali, Aldis Hodge eta Glen Powell. Pelikularako euskarazko azpitituluak sortu dira.[7]
- Katherine Johnson (1983)
- Taraji P. Henson
Hidden Figures | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2017 |
Izenburua | Hidden Figures |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | deskarga digitala eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa, film dramatikoa eta drama |
Iraupena | 127 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Hidden Figures: The American Dream and the Untold Story of the Black Women Mathematicians Who Helped Win the Space Race (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Theodore Melfi (en) |
Gidoigilea(k) | Theodore Melfi (en) Allison Schroeder (en) Margot Lee Shetterly (en) |
Antzezlea(k) | |
Taraji P. Henson (Katherine Johnson) Octavia Spencer (Dorothy Vaughan) Janelle Monáe (Mary Jackson) Kevin Costner Kirsten Dunst Jim Parsons Glen Powell (John Glenn) Mahershala Ali Rhoda Griffis Maria Howell (en) Aldis Hodge Gary Weeks Saniyya Sidney Kimberly Quinn Aleksander Krupa (en) (Kazimierz Czarnecki (en) ) Ken Strunk (en) Cullen Moss Ron Clinton Smith Afemo Omilami John Fitzgerald Kennedy (John Fitzgerald Kennedy) Martin Luther King (Martin Luther King) Alkoya Brunson | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Peter Chernin (en) Donna Gigliotti (en) Pharrell Williams Theodore Melfi (en) |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox Chernin Entertainment (en) Donna Gigliotti (en) TSG Entertainment (en) |
Edizioa | Peter Teschner (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Pharrell Williams Hans Zimmer Benjamin Wallfisch |
Argazki-zuzendaria | Mandy Walker |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Virginia eta Florida |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | Espazioko lasterketa, emakumeak matematikana, Katherine Johnsona, Dorothy Vaughana eta Mary Jacksona |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 89. Oscar Sariak Octavia Spencer Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 89. Oscar Sariak Theodore Melfi (en) , Allison Schroeder (en) Film onenaren Oscar Saria 89. Oscar Sariak Peter Chernin (en) , Donna Gigliotti (en) , Theodore Melfi (en) , Pharrell Williams, Jenno Topping (en) |
family.foxmovies.com… | |
|
Filmaketaren zatirik handiena 2016ko martxotik maiatzera egin zen Atlantan (Georgia), baina Georgiako beste leku batzuetan ere grabatu zen: East Point, Canton, Monroe, Columbus eta Madison.
2016ko abenduaren 25ean estreinatu zen 20th Century Studios-en eskutik eta 2017ko urtarrilaren 6tik aurrera Ipar Amerikan ikusi ahal izan zen. Pertsonaia nagusien paperean lan egin zuten Henson, Spencer eta Monáe aktoreek egindako lana oso goraipatua izan zen, eta baita gidoia, zuzendaritza, zinematografia, tonu emozionala eta zehaztasun historikoa. Hala ere, batzuek argudiatu zuten salbatzaile zuriaren narrazio bat dela. Komertzialki arrakastatsua izan zen, 25 milioi dolarreko aurrekontukoa izanik 236 milioi dolar bildu baitzituen mundu osoan zehar. Deadline Hollywood hedabide digitalak aitortu zuen 2016ko estreinaldirik errentagarrienetako bat izan zela eta 95,5 milioi dolarreko etekin garbia lortu zuela. [8]
National Board of Review erakundeak 2016ko 10 pelikula onenetako bat gisa aukeratu zuen [9] eta hainbat sari eta izendapen jaso zituen, horien artean hiru izendapen 89. Oscar Sarietan, Film onenaren Oscar Saria barne. Gainera, aktoreek egindako lanagatik "Screen Actors Guild Award for Outstanding Performance by a Cast in a Motion Picture" izenez ezagutzen den saria ere irabazi zuen.[10]