Hestegorriko hiatuko hernia From Wikipedia, the free encyclopedia
Hiato-hernia[1] diafragmako hestegorriaren hiatoan zehar urdailaren atal proximal protrusio hanturatsua da, zutabe diafragmatikoen banaketa eta hestegorriaren pareten hantura direla eta sortua.
Hiato-hernia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hernia diafragmatikoa, sabeleko gaixotasuna, gaixotasun genetikoa eritasuna |
Espezialitatea | digestio aparatuaren medikuntza Kirurgia orokorra |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Magaldrato, esomeprazole (en) , lansoprazole (en) , erranitidina, Omeprazol eta pantoprazole (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | K44 |
GNS-9 | 553.3 eta 750.6 |
OMIM | 142400 |
DiseasesDB | 29116 |
MedlinePlus | 001137 |
eMedicine | 001137 |
MeSH | D006551 |
Disease Ontology ID | DOID:12642 |
Diafragma hainbat disfuntzio fisiologikorengatik, gaixotasunengatik edo lesioengatik ahulduta egon daiteke. Faktore genetikoen artean hurrengoak lotu diezazkiokegu hiato-herniari:
Lau hiato-hernia mota nagusi daude:
Kasuen gehiengo handi batean, hiato-hernia jasaten dutenek, ez dute bizian eragingo duten eragozpenik pairatuko eta ez dute tratamendurik beharko. Baina minik edo deserosotasunik badago, giro tenperaturan dagoen urari 3 edo 4 zurrupada emateak mina lasaitzen du. Paziente sintomatikoak bazkaldu eta gero etzatea saihestu eta beraien oheen buruak jaso beharko lituzkete. Estresak eragindako hiato-hernia bada, estresaren aurkako teknikak gomendagarria dira eta gainpisuak eragina baldin bada, pisu galera izango da gomendagarriena. Farmako antijariatzaileak, protoi ponpek inhibitzaileak eta H2 hartzaileen blokeatzaileak besteak beste, jariapen azidoa murrizteko erabiliak izan daitezke. Beheko esfinter esofagikoaren presioa jaisten duten farmakoak saihestu beharko lirateke.
Hala ere, zenbait ezohiko kasutan, hernia normalean baino luzeagoa denean adibidez, edo mota paraesofagikokoa bada, hestegorriaren uzkurdura eragingo du. Honelako hernientzako sintoma hauek gogorrak badira ere, adibidez, azido errefluxu kronikoak hestegorria bortizki mintzeko arriskua badago edo Barretten hestegorria eratzen badu, kirurgia gomendatu daiteke. Alabaina, kirurgiak bere arriskuak dakarzkio, hiltzea edo ezgaitasuna, beraz, hernia paraesofagiko edo handientzat ere zaintzeak zirujiak baino arazo gutxiago sortuko ditu epe luzera. Hiato-hernia konpontzeko kirurgian sor daitezken arazoak funduplikatura, disfagia (irensteko arazoak), Dumping sindromea, gehiegizko orbaintzea, eta kasu arraroren batean akalasia izan daitezke. Honez gain, prozedura kirurgikoek denborarekin huts egiten dute, bigarren kirurgia bat eskatuz.
Funduplikatura erabiltzen den prozedura kirurgietako bat da, bertan, hondo gastrikoa bildu edo tolestu egiten da hestegorriaren beheko zatiaren inguruan, urdailaren herniazioa hiatoan zehar eta urin gastrikoaren errefluxua ekidinez. Normalean, laparoskopia bidez egiten da. Pazienteen hautaketa egoki baten ostean, laparoskopia bidezko funduplikaturak arazo gutxi, berreskurapen azkarra eta epe luzerako emaitza onak ematen dituela adierazi dute duela gutxiko ikerketa batzuek.
Adinean aurrera egiten dugun heinean, hiato-hernia jasateko arriskuak gora egiten du; 50 urte edo zaharragoak diren banakoen %60ak gutxi gorabehera jasango du. Hauetatik %9a sintomatikoak dira, bakoitzaren beheko hestegorriaren esfinterraren (BHE) gaitasunaren arabera. Hauetatik %95a hernia irristakorrak dira, zeinetan BHEak urdailarekin batera diafragman zehar protrusioa eragiten duen, eta %5a bakarrik dira paraesofagikoak non BHEa bere lekuan mantentzen den eta protrusioa urdailak bakarrik eragiten duen.
Denis Burkitt doktorearen arabera, "hiato-herniak bere prebalentzia maximoa du Ipar Amerikako eta Mendebaldeko Europako erkidego aberatsenetan...Aldiz, gaixotasun arraroa da erkidego nekazari afrikarretan". Burkittek gaixotasunaren arrazoien artean zuntz gutxiko dieta eta ondestea husteko jarrera desegokia aipatzen ditu. Bi faktore hauek sabelusteko gehiegizko esfortzua eskatuko dute, abdomen barneko presioa areagotuz eta urdaila hestegorriaren hiatoan zehar bultzatuz diafragman.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.