Heteropteroak dira Heteroptera subordenako intsektuak, eta hauetako askori euskaraz izen arrunta tximitx edo zimitz dutenak (nahiz eta izen hori beste intsektu batzuei ere ematen zaien). Beste intsektu ezagunen bat ere bada talde honetakoa, hala nola zapatari arrunta.

Datu azkarrak Heteroptera, Sailkapen zientifikoa ...
Heteroptera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHemiptera
Subordena Heteroptera
Latreille, 1810
Itxi

Hemiptera ordenaren barneko intsektu subordena da, 41 bat familia eta 30.000 espezie inguru hartzen dituena.[1].

Ezaugarriak

Espezie gehienek bi hego pareak desberdinak dituzte. Gainekoak hemielitroak dira: atal basala gogorra eta larrukara dute eta atal distala minzkara. Azpikoak, berriz, mintz meheko gardenak dira[2]. Geldirik daudelarik, bi hegal pareak bizkarrean gurutzaturik egoten dira. Aho-aparatua (moko edo estiletea deitua) zorrotza eta ziztatzaile-xurgatzailea da. Likidoz elikatzen dira: batzuk landareen fluidoez (izerdia, fruitu edo hazien edukia...) eta beste batzuk animalien fluidoez. Azken hauetako batzuk, ohe-zimitza eta Chagas-en gaixotasuna kutsatzen duen Triatoma infestans, esate baterako, parasitoak dira[3]

Metamorfosi bakuna dute (garapen paurometaboloa), gehienetan 5 ninfa aldirekin. Hirugarrenetik aurrera, apurka-apurka, hegoak agertzen zaizkie. Oso habitat desberdinetan bizi daitezke; gehienak ingurune lehortarretan (landareak, orbela, lurzorua) agertzen diren arren, beste batzuk ur gezatakoak edo itsastarrak dira[4] .

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.