Euskal alderdi abertzale eta komunista From Wikipedia, the free encyclopedia
Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea (HASI) 1977an sortutako alderdi politiko independentista eta sozialista marxista izan zen. Bere jarduera-eremua Hego Euskal Herria izan zen. KAS erakundeko partaide izan zen eta Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen. Zatiketa askoren ostean, 1992ko V. Biltzarrean alderdia desegin eta bere kideak KASera pasa ziren. Alderdiaren agerkaria Eraiki izena zuen.
Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | HASI |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ideologia | marxismo-leninismoa, ezker abertzalea eta Eusko abertzaletasuna |
Kokapen politikoa | Ezker iraultzaile politiko |
Jarduera | |
Honen parte | Koordinadora Abertzale Sozialista |
Agintea | |
Lehendakaria | Santiago Brouard |
Idazkari orokorra | Txomin Ziluaga |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1977 |
Desagerpena | 1992 |
Euskal Herriko Alderdi Sozialista (EHAS), Eusko Sozialistak (ES) eta zenbait independenteren batze-prozesu baten ondoren sortu zen 1977an. Marxista eta sozialista zen eta Euskal Herri batu eta independentea lortzea zuen helburu. Santi Brouard izan zen alderdiaren fundatzaileetako bat eta lehendakaria. HASI Koordinadora Abertzale Sozialistan sartu zen eta Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen 1978an.
1978ko Lehen Biltzarrean zatiketa gertatu zen HASI barruan: EKIA taldea alderditik irten eta Euskadiko Ezkerran sartu zen. Hirugarren Batzarra egin zenean (1987), ordura arte idazkari nagusi zen Txomin Ziluagak zuzendutako militante-talde bat alderditik bereizi zen. Bosgarren Biltzarrean (1992) alderdia desegitea eta militanteak KASen lanean jarraitzea erabaki zen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.