sendagile eta politikari bizkaitarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Santiago "Santi" Brouard Pérez (Lekeitio, Bizkaia, 1919ko apirilaren 19a - Bilbo, Bizkaia, 1984ko azaroaren 20a) medikua, politikaria eta euskararen aldeko militantea izan zen. GALek hil zuen.
Santiago Brouard | |||||
---|---|---|---|---|---|
1984ko martxoaren 22a - 1984ko azaroaren 20a - José Luis Cereceda Garaio → Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Lekeitio, 1919ko apirilaren 19a | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Bilbo, 1984ko azaroaren 20a (65 urte) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Teresa Aldamiz | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | medikua eta politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna Euskal Herriko Alderdi Sozialista |
Lekeition jaioa, medikuntza ikasi zuen Valladolideko unibertsitatean. Behin ikasketak burututa, Euskal Herrira itzuli zen, eta pediatriako espezializazioa egin zuen Basurtuko Ospitalean. Teresa Aldamizekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten, Edurne Brouard Aldamiz, Santi Brouard Aldamiz eta Tere Brouard Aldamiz. Garai hartan, Bizkaiko lehen ikastolak sortzen lagundu zuen.
1974an Espainiako poliziak tirokaturiko etakide bati laguntzeagatik, Ipar Euskal Herrira ihes egin behar izan zuen. Han, harremana izan zuen etakide historikoekin, adibidez Argalarekin. Erregimen frankistaren amaiera aldera, KAS alternatiba taxutzeko lanetan parte hartu zuen. Brouard EHASeko sortzaileetako bat izan zen (1977tik aurrera HASI izan zena). Brouard bera HASIko lehendakari izendatu zuten eta Herri Batasuna sortutakoan, alderdi horretako kide izan zen.
Erbestetik itzulita, bere mediku lanarekin segitu zuen, politikan ere parte hartuta. 1983ean kartzelan sartu zuten, Espainiako errege Joan Karlos I.ak Gernikako juntetxera egindako bisitaldian Eusko gudariak abestu zuelako Herri Batasuneko beste kide batzuekin batera. Herri Batasuneko mahai nazionaleko kidea izan zen, eta alderdi horretako diputatu Madrilgo gorteetan. Horrez gain, agintaldi batez Bilboko alkateorde izan zen.
1984eko azaroaren 20ean, Luis Morcillok eta Rafael López Ocañak tiroz hil zuten Santi Brouard bere pediatriako kontsultan. Hilketa hura egiteko eguna ez zuten ausaz aukeratu. Izan ere, egun horretan bertan hilak ziren, urte batzuk lehenago, José Antonio Primo de Rivera eta Francisco Franco.
Ondorengo ikerketek bi hiltzaileak identifikatu eta auziperatu zituzten, baina Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek libre utzi zituen 1999an. Hainbatek salatu zutenez, hilketa hura Espainiako gobernuak 1980ko hamarkadan aurrera eramandako estatu terrorismoaren operazioetako bat izan zen.
Luis Morcillok 2013. urtean aitortu zuenez, berak egin zion tiro Brouardi, eta Guardia Zibileko teniente koronel Rafael Masak eman zuen hilketa egiteko agindua. Brouard hiltzearen trukean, Espainiako Barne Arazoetako Ministerioak 25 milioi pezeta (150.000 euro) ordaindu omen zizkien hiltzaileei; horietatik 5 milioi (30.000 euro) Morcillorentzat izan omen ziren.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.