Herat
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Herat[1] (paxtuneraz: هرات) Afganistango ipar-mendebaldeko hiri handiena eta Herat probintziako hiriburua da. Hari ibaiaren haranean dago, Irango eta Turkmenistango mugetatik gertu. 2010ean 354.892 biztanle zituen[2].
Herat | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Afganistan |
Afganistango probintzia | Herat probintzia |
Afganistango barrutia | Herat District |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°20′31″N 62°12′11″E |
Azalera | 143 km² |
Altuera | 920 m |
Demografia | |
Biztanleria | 556.205 (2020ko urtarrilaren 1a) 415.882 (1979) |
Dentsitatea | 3.890 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 40 |
Hiri senidetuak | Council Bluffs, Sabzevar eta Yazd |
Herrialdeko hirugarren hiririk handiena da. Biztanleriaren gehiengoa tajik etniakoa da baina badira gutxiengo paxtunak, hazaraak eta uzbekoak. Hizkuntz nagusia persiera da.
Iran, Afganistan eta Turkmenistanen arteko bilgunean dago.
Hona hemen Herateko auzoak:
Honako parkeak ere baditu:
Eta honako monumentuak:
Datu klimatikoak (Herāt) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 24.4 | 27.6 | 31.0 | 37.8 | 39.7 | 44.6 | 46.0 | 42.7 | 39.3 | 37.0 | 30.0 | 26.5 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.1 | 11.9 | 17.9 | 24.0 | 29.6 | 35.0 | 36.7 | 35.1 | 31.4 | 25.0 | 17.8 | 12.0 | 23.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.9 | 5.5 | 10.2 | 16.3 | 22.1 | 27.2 | 29.8 | 28.0 | 22.9 | 16.1 | 8.8 | 4.7 | 16.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -2.9 | -0.6 | 3.8 | 9.1 | 13.3 | 18.2 | 21.2 | 19.2 | 13.2 | 7.4 | 1.0 | -1.4 | 8.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −26.7 | -20.5 | −13.3 | -2.3 | 0.8 | 9.7 | 14.7 | 8.4 | 1.3 | -5.6 | −12.8 | −22.7 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 51.6 | 44.8 | 55.1 | 29.2 | 9.8 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 1.7 | 10.9 | 35.8 | 238.9 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 6 | 8 | 8 | 7 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 3 | 5 | 40 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 2 | 2 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 6 |
Eguzki orduak | 149.3 | 153.5 | 202.5 | 235.7 | 329.6 | 362.6 | 378.6 | 344.8 | 323.2 | 274.0 | 235.0 | 143.1 | 3131.9 |
Hezetasuna (%) | 72 | 69 | 62 | 56 | 45 | 34 | 30 | 30 | 34 | 42 | 55 | 67 | 49.7 |
Iturria: NOAA (1959-1983) [3] |
Herat (Aria) Alexandro Handiak konkistatu zuen, eta Ariako Alexandria izena eman zion. Erdi Aroan Khorasango hiri garrantzizkoena izan zen. Mongoliarrek, turkomanoek eta uzbekoek zazpi aldiz suntsitua izan ondoren, aspaldidanik persiarrak eta afganiarrak hartaz jabetzeko borrokatu dira. 1862az gero Afganistanen esku dago.
Zeta, artilea, tapizak eta larruak (astrakana) ekoizten dira bertan. Khwaja Abdullah Ansari Nazioarteko Aireportuak hiria zerbitzatzen du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.