Yazd
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Yazd[1] (persieraz: یزد, Yazd) Irango erdialdeko hiri bat da, Yazd probintziako hiriburua. 2011n 486.152 biztanle zituen. Aipatzekoak dira hiriko monumentu, mausoleo eta meskitak, Masjed-e Jom-eh (Ostiraleko meskita) batez ere, Irango minareterik garaienak dituena. Oro har, edertasun bereziko hiria da: minareteek, etxeak aireztatzeko dorreek (lurpeko ubideetatik haizea hartuz) eta etxe-gangek itxura bitxia ematen diote. Hiriko biztanle batzuk Zoroastroren jarraitzaileak dira (Yazd da Iranen geratzen den zoroastrismoaren azkeneko gunea).
Yazd | |
---|---|
Irango udalerria | |
Administrazioa | |
Estatua | Iran |
Probintzia | Yazd |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°53′50″N 54°22′03″E |
Garaiera | 1.216 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 529.673 biztanle |
Bestelako informazioa | |
Telefono aurrizkia | 0351 |
Ordu-eremua | UTC+03:30 |
Webgune ofiziala |
Yazd Irango goi-lautadan dago, Dasht-e Kavir eta Dasht-e Lut basamortuen artean, 1.216 metroko garaieran.
Datu klimatikoak (Yazd) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 27.0 | 28.0 | 32.0 | 37.0 | 41.0 | 44.0 | 45.0 | 45.6 | 42.0 | 36.0 | 30.0 | 27.4 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12.2 | 14.8 | 19.5 | 21.9 | 33.4 | 36.3 | 39.5 | 36.1 | 35.3 | 26.5 | 19.3 | 17.0 | 26.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.1 | 8.0 | 13.5 | 19.5 | 25.4 | 30.8 | 32.4 | 30.4 | 26.1 | 19.5 | 12.1 | 6.8 | 19.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −0.8 | 0.1 | 5.3 | 9.5 | 17.7 | 20.0 | 23.3 | 19.9 | 18.7 | 8.6 | 2.3 | −0.7 | 10.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −14.0 | −10.0 | −7.0 | 0.0 | 5.6 | 11.0 | 16.0 | 12.0 | 2.0 | −3.0 | −10.0 | −16.0 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 7.0 | 0.8 | 11.0 | 21.9 | 0.6 | 2.0 | 0.0 | 0.0 | 3.0 | 0.0 | 2.0 | 0.0 | 48.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 1 | 3 | 2 | 11 | 1 | 1 | 1 | 0 | 1 | 0 | 2 | 0 | 23 |
Eguzki orduak | 181.6 | 203.0 | 207.5 | 230.9 | 293.9 | 334.1 | 340.7 | 335.0 | 313.1 | 278.1 | 217.8 | 193.4 | 3129.1 |
Hezetasuna (%) | 53 | 46 | 37 | 33 | 25 | 18 | 17 | 18 | 19 | 27 | 38 | 47 | 31.5 |
Iturria (1): World Meteorological Organisation | |||||||||||||
Iturria (2): NOAA (muturrekoak, batez bestekoak, eguzkia, hezetasuna, 1961–1990)[2] |
Historian garrantzi handia izan du Erdialdeko Asiako merkataritzan, Khorasanerako bidea eta Irakekiko lotunea baitzen; Erdialdeko Asia eta India lotzen zituzten merkataritza-bide nagusiak bertatik igarotzen ziren. Sasandar Inperioaren garaietatik ospe handia izan zuen bertako zetak, eta gaur egun ere garrantzi handia du zeta-industriak.
Lurpeko ubidez loturik dago Shir Khu mendiekin, eta handik eramaten da hiriko eta inguruetako premiak asetzeko behar den ura. Nekazaritza, abere-hazkuntza eta haiei loturiko industria (kotoia, artilea, zeta, fruituak, barazki-kontserbak) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Kobre-meategiak ere badira inguruetan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.