Henrike III.a Nafarroakoa
Nafarroa-Biarno eta Frantziako erregea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Henrike Borboikoa (Paue, 1553ko abenduaren 13 – Paris, 1610ko maiatzaren 14a), ezizenez Henrike Handia (frantsesez: Henri le Grand), Nafarroako erregea izan zen 1572-1610 bitartean, Henrike III.a izenarekin, eta Frantziako erregea 1589-1610 bitartean, Henrike IV.a izenarekin. Borboi etxeko lehenbiziko Frantziako erregea izan zen. Egungo Frantzian itzal handiko pertsonaia historikoa da, Errege Ona deitua (le bon roi).
- Artikulu hau Nafarroako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Henrike III.a (argipena)».
Henrike III.a Nafarroakoa | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1589ko abuztuaren 2a - 1610eko maiatzaren 14a ← Henrike III.a Frantziakoa - Luis XIII.a Frantziakoa →
1572ko ekainaren 9a - 1610eko maiatzaren 14a ← Joana III.a Nafarroakoa - Luis XIII.a Frantziakoa →
1572ko ekainaren 9a - 1610eko maiatzaren 14a ← Joana III.a Nafarroakoa - Luis XIII.a Frantziakoa →
1572 - 1589 ← Joana III.a Nafarroakoa - baliorik ez → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Paueko gaztelua, 1553ko abenduaren 13a | ||||||||
Herrialdea | Frantziako Erresuma | ||||||||
Heriotza | Paris, 1610eko maiatzaren 14a (56 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||||||||
Heriotza modua | giza hilketa: labankada | ||||||||
Hiltzailea | François Ravaillac | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Antonio I.a Nafarroakoa | ||||||||
Ama | Joana III.a Nafarroakoa | ||||||||
Ezkontidea(k) | Margarita Frantziakoa (1572ko abuztuaren 18a, 1572ko abuztuaren 18a (egutegi gregorianoa) - 1599ko urriaren 24a) Maria Medici (1600ko urriaren 5a, 1600ko abenduaren 27a - 1610eko maiatzaren 14a) | ||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Leinua | Valois leinua Borboi leinua Albreteko leinua | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | frantsesa okzitaniera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, monarka eta buruzagi militarra | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Joana III.a amak argitutako bidetik, kristautasun erreformistari lotu zitzaion, Erromako katolizismoaren kontrako gatazka garaian. Aldiz, 1572ko San Bartolome gaueko sarraskiaren eta ondoko gerren ondoren, katoliko bihurtu zen Frantziako Erresumako errege izan ahal izateko. Gerora, Nantesko Ediktua eman zuen, edozein erlijio kristaurako askatasuna bermatzen zuena.
Estatuaren zentralizazioan aurrera egin arren, eutsi egin zion Nafarroa-Biarnoren eta Frantziaren arteko bereizketari, eta haren agintaldian ez zen moteldu Nafarroaren gainean Gaztelako Koroarekin zegoen gatazka. Pierre de Lancre jujea bidali zuen Lapurdiko sorgin ehizara. Urtebete geroago, Espainiar Inperioaren aurkako kanpaina militar bat prestatzen ari zela, François Ravaillacek erail zuen Parisen.