Heliopolis
From Wikipedia, the free encyclopedia
Heliopolis[1] (antzinako grezieraz: Ἡλιούπολις; egiptoeraz: ỉwnw; arabieraz: عين شمس ʿĒn Šams) Antzinako Egiptoko hiri garrantzitsu bat izan zen, Behe Egiptoko XIII. nomoaren hiriburua izan zena.
Datu azkarrak Heliopolis عين شمس, Datuak ...
Heliopolis عين شمس | |
---|---|
Al-Masalla obeliskoa, Heliopolisko hondakin nagusia | |
Datuak | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | Behe Egipto |
Koordenatuak | 30°07′46″N 31°17′20″E |
![]() | |
Historia | |
Kultura | Antzinako Egipto |
Altitudea | 22 m |
Itxi
Hiria, Kairotik ipar-ekialdera zegoen (gaur egungo aireportutik gertu), Niloren mendebaldeko ibarretik pixka bat aldendua, honekin, kanal baten bidez loturik zegoelarik.
- Izen egiptoarra: Iunu. Izen greziarra: Heliopolis. Izen koptoa: On
Bere izen egiptoarra Iunu izan zen, "pilarea" esan nahi duena. Heliopolis izena, greziar jatorrikoa da: Ἡλίου πόλις o Ἡλίουπόλις eta "Eguzkiaren Hiria" esan nahi du, izan ere, hiri hau, Ra eguzki jainkoaren gurtza egoitza nagusia zen. Antzinako Egiptoko hiru hiririk garrantzitsuenetako bat zen. Besteak, Tebas eta Menfis dira. Koptoek, On bezala ezagutu zuten.