politikaria, aktorea, eta antzerki zuzendaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Helene Weigel (Viena, Austria-Hungariako Inperioa, 1900eko maiatzaren 12a – Ekialdeko Berlin, Ekialdeko Alemania, 1971ko maiatzaren 6a)[1] austriar politikaria, aktorea, eta antzerki zuzendaria izan zen, XX. mendeko alemaniar antzerkiko aktore garrantzitsuenetako bat. Berliner Ensembleko maistra eta zuzendaria eta Bertolt Brecht (1929-1956) antzerkigile eta olerkariaren bigarren emaztea izan zen.[2]
Helene Weigel | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Viena, 1900eko maiatzaren 12a | ||
Herrialdea | Austria Alemaniako Errepublika Demokratikoa | ||
Heriotza | Berlin, 1971ko maiatzaren 6a (70 urte) | ||
Hobiratze lekua | Dorotheenstadt Cemetery (en) | ||
Familia | |||
Aita | Siegfried Weigl | ||
Ama | Leopoldine Weigl | ||
Ezkontidea(k) | Bertolt Brecht (1929ko apirilaren 10a - 1956ko abuztuaren 14a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta theatre manager (en) | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Sozialista Batua Alemaniako Alderdi Komunista | ||
| |||
Aita kontablea zen eta ama jostailu-denda baten jabea. Familia judu batean jaio zen.[3] Helene Weigel Eugenie Schwarzwald erreformatzaile sozialak sortutako eskola progresista polemiko batera joan zen, eta Oskar Kokoschka artista espresionistak Marrazkia irakatsi zuen bertan.[3]
1917an, Weigel bere gurasoen gura ez bazuten ere, interpretazio-eskolak hartzen hasi zen, eta, azkenean, kontratuak lortu zituen Neues Theaterrekin Frankfurten (1919-1921) eta Frankfurter Schauspielhausekin (1921-1922). 1922ko ekainean, Berlinera joan zen bizitzera, eta, hurrengo hamarkadan, hainbat antzezlanetan parte hartu zuen, besteak beste, Marieluise Fleißer (1901-1974), Ernst Toller (1893-1939) eta Bertolt Brecht (1898-1956) antzerkigile garaikideen lanetan.[3]
Vienako Volksbühnen egin zuen lehen entzunaldian izan zirenak txunditu egin zituen. 1918an egin zuen debuta Frankfurteko Neues Theaterren, Büchnerren Woyzeck lanean Marie pertsonaiarekin, eta Arthur Holzekin entseatzen hiru hilabete baino ez zeramatzala. Bertan, Schönherren (1918-1920) Weibsteufel lanean ere emazte papera interpretatu zuen; Kaiserren (1920) Gas II lanean Griesin izan zen; Hauptmann-en Die Ratten (1921) Piperkarcka. Frankfurteko Schauspielhaus antzokian aritu zen (1921-1922), eta 1922an Leopold Jessner eta Jürgen Fehlingen zuzendaritzapean lan egin zuen Berlinen, eta Erwin Piscator ezagutu zuen.
Berlingo Deutsches Theater-en (1924-1925) Henrik Ibsen, Sofokles, Shakespeare eta beste autore batzuen lanetan jardun zuen.[4] Hainbat filmetan parte hartu zuen, besteak beste, Fritz Langen Metropolis filmean.
Berlingo Staatstheaterren, Max Reinhardtek zuzendutako Deutsches Theaterren (1925-1926) eta Berlingo Junge Bühnen (1926-1927) ere aritu zen. Irratirako lanak grabatu zituen, eta Berlingo Volksbühnen jardun zuen (1926-1927). 1921etik 1930era Berlingo Staatliches Schauspielhaus antzokian aritu zen.[4]
1924an Bertolt Brecht ezagutu zuen, 1929an ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen: Stefan (1924-2009) eta Barbara (1930-2015).[4]
1930ean Alemaniako Alderdi Komunistan afiliatu zen.[4]
1933an nazismoak gora egin zuenean, bikoteak Suitzara emigratu behar izan zuen lehenik, gero Danimarkara, Suediara, Finlandiara eta azkenik Ameriketako Estatu Batuetara, non Fred Zinnemannen Zazpigarren gurutzea filmean agertu zen.[5][4][6]
1948an itzuli ziren Alemaniara, RDA Berliner Ensemble Ekialdeko Berlinen inauguratzeko.[4]
Brechten antzerki epikoko pertsonaiarik ospetsuenetako batzuk sortu zituen, hala nola, Pelagea Vlassova La madre (1932) lanean, Antigone izenburu bereko antzezlanean (1948), Natella El círculo de tiza caucasiano (1954) lanean eta bereziki Madre Coraje y sus hijos (Ama kuraia), zeinari esker 1954an Parisko Sarah Bernhardt Antzokian Nazioen Jaialdia irabazi zuen eta gero Londresen eta Berlinen ere aurkeztu zen.
1971n hil zen, taldeko zuzendari nagusi zenean, eta ondoren, Ruth Berghausek hartu zuen bere lekua.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.