From Wikipedia, the free encyclopedia
Helen Hayes MacArthur (Washington Hiria, 1900eko urriaren 10a - Nyack, New York, 1993ko martxoaren 17a), Helen Hayes Browne sortua, estatubatuar aktorea izan zen. Zineman eta antzerkian, maila goreneko sariak eta ikuslegoaren onarpena jaso zituen urte askotan zehar. Antzerkiko Lehen Dama ezizena ezarri zioten, alor horretan egin zuen lan oparoarengatik.[1]
Helen Hayes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Washington, 1900eko urriaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Nyack, 1993ko martxoaren 17a (92 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Charles MacArthur (1928 - 1956) |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, autobiografialaria, antzerki aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
helenhayes.org | |
|
Helen Hayes Washington Hirian jaio zen 1900eko urriaren 10ean. Bost urte besterik ez zituela egin zuen debuta antzezle gisa, eta ospe handia lortu zuen Washingtongo errepertorio-konpainia batean. New Yorken, 1908an egin zuen estreinaldia, The Old Dutch musikalean. Zenbait obratan parte hartu zuen Broadwayn, eta bere lanik goraipatuena 1935ean egin zuen, Victoria Queen antzezlanean.[1]
1931n jokatu zuen bere lehenbiziko rol nagusia zineman, The Sin of Madelon Claudet filmean, eta Emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi bertan egindako lanarengatik. 1940ko hamarkadan, ordea, zinema alde batera utzi zuen, eta bere senar Charles MacArthur produktorearekin Nyack herrian kokatu zen. 1956an senarra hil zitzaion, eta geroago alaba bakarra.[1]
1969an, George Seatonen Airport-ekin, bigarren Oscar saria eskuratu zuen, bigarren mailako aktore onenarena. Telebistan ere aritu zen, eta arrakasta lortu zuen 1980ko hamarkadan Agatha Christie idazleak sortutako Miss Marple jokatzean.[1]
Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Urtea | Filma | Zuzendaria | Ekoizlea | Izenburuak (es,fr) |
---|---|---|---|---|
1910 | Jean and the Calico Doll | Laurence Trimble | Vitagraph Studios | |
1917 | The Weavers of Life | Edward Warren | -- | |
1928 | The Dancing Town | Edmund Lawrence | -- | |
1931 | The Sin of Madelon Claudet | Edgar Selwyn | Metro-Goldwyn-Mayer | gaztelaniaz: El pecado de Madelon Claudet frantsesez: La Faute de Madelon Claudet |
1931 | Arrowsmith | John Ford | Samuel Goldwyn Productions | |
1932 | The Son-Daughter | Clarence Brown | Metro-Goldwyn-Mayer | gaztelaniaz: Canción del oriente frantsesez: Dans la nuit des pagodes |
1932 | A Farewell to Arms | Frank Borzage | Paramount Pictures | gaztelaniaz: Adiós a las armas frantsesez: L'Adieu aux armes |
1933 | The White Sister | Victor Fleming | -- | frantsesez: La Sœur blanche |
1933 | Another Language | Edward H. Griffith | -- | |
1933 | Night Flight | Clarence Brown | -- | frantsesez: Vol de nuit |
1934 | This Side of Heaven | William K. Howard | -- | |
1934 | What Every Woman Knows | Gregory La Cava | Metro-Goldwyn-Mayer | |
1943 | Stage Door Canteen | Frank Borzage | -- | frantsesez: Le Cabaret des étoiles |
1952 | My Son John | Leo McCarey | -- | gaztelaniaz: Mi hijo John |
1956 | Anastasia | Anatole Litvak | 20th Century Studios | |
1959 | Third Man on the Mountain | Ken Annakin | The Walt Disney Company | frantsesez: Le Troisième Homme sur la montagne |
1970 | Airport | George Seaton | Universal Pictures | gaztelaniaz: Aeropuerto |
1971 | Do Not Fold, Spindle, or Mutilate | Ted Post | -- | gaztelaniaz: No doblar, rasgar ni mutilar |
1974 | Herbie Rides Again | Robert Stevenson | The Walt Disney Company | gaztelaniaz: Herbie, un volante loco frantsesez: Le Nouvel Amour de Coccinelle |
1975 | One of Our Dinosaurs Is Missing | Robert Stevenson | The Walt Disney Company | gaztelaniaz: Se nos ha perdido un dinosaurio frantsesez: Objectif Lotus |
1977 | Candleshoe | Norman Tokar | The Walt Disney Company | gaztelaniaz: El secreto del castillo frantsesez: La Course au trésor |
1978 | A Family Upside Down | David Lowell Rich | -- | |
1983 | A Caribbean Mystery | Robert Lewis | -- | gaztelaniaz: Misterio en el Caribe frantsesez: Le Major parlait trop |
1985 | Murder with Mirrors | Dick Lowry | -- | gaztelaniaz: Reflejos en la noche frantsesez: Jeux de glaces |
Urtea | Filma | Rola |
---|---|---|
1910 | Jean and the Calico Doll | |
1917 | The Weavers of Life | Peggy |
1928 | The Dancing Town | Olive Pepperall |
1931 | The Sin of Madelon Claudet | Madelon Claudet |
Arrowsmith | Leora Arrowsmith | |
1932 | A Farewell to Arms | Catherine Barkley |
The Son-Daughter | Lian Wha 'Star Blossom' | |
1933 | The White Sister | Angela Chiaromonte |
Another Language | Stella 'Stell' Hallam | |
Night Flight | Madame Fabian | |
1934 | Crime Without Passion | Estra |
This Side of Heaven | Paper laburra, kredituetan agertu gabe | |
What Every Woman Knows | Maggie Wylie | |
1935 | Vanessa: Her Love Story | Vanessa Paris |
1938 | Hollywood Goes to Town | Bere burua, kredituetan agertu gabe |
1943 | Stage Door Canteen | Bere burua |
1952 | My Son John | Lucille Jefferson |
1953 | Main Street to Broadway | Bere burua |
1956 | Anastasia | Maria Feodorovna |
1959 | Third Man on the Mountain | Turista, kredituetan agertu gabe |
1961 | The Challenge of Ideas | Narratzailea |
1970 | Airport | Ada Quonsett |
1974 | Herbie Rides Again | Mrs. Steinmetz |
1975 | One of Our Dinosaurs Is Missing | Hettie |
1977 | Candleshoe | Lady Gwendolyn St. Edmund |
1987 | Divine Mercy: No Escape | Narratzailea |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.