Haurren erabilera militarra
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Haurren erabilera militarra hiru eratara egiten da: haurrek zuzenean borroketan parte hartzea (haur soldaduak); edo borrokalariei laguntzeko zereginetan aritzea, hala nola garraiari, espioi, mezulari... lanetan; edo abantaila politikoren bat ateratzea, giza ezkutu gisa edo propagandan.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Haur batzuk beren borondatez aritzen dira, eta beste batzuk, aldiz, harrapatu eta behartu egiten dituzte. Hartzen dituztenean 8-10 urte bitarte dituzte eta beren etxeetatik zein eskoletatik indarrez ateratzen dituzte. Oso zaila da haur soldaduen kopurua zehaztea, baina ikerketen arabera gutxi gorabehera 300.000 haur soldadu daude munduan sakabanaturik, eta gerraren eraginez 12 milioi ume etxebizitzarik gabe geratu dira. Latinoamerika, Afrika, Asia eta Europan gertatzen da; Afganistanen, Birmanian, Kanbodian, Kolonbian, Guatemalan, Libian, Sudanen, Txaden edo Turkian batez ere.
Lan asko egitera behartzen dituzte, esaterako; janak prestatzea, minak kentzea, ura garraiatzea, eta espioi edo mezulari lanak egitea. Gainera, hainbat droga kontsumitzera behartzen dituzte, eta oso txarto tratatzen dituzte, baita bortxatu eta torturatu ere. Zeregin sexualetara behartzen dituzten gehienak emakumezkoak izaten dira.[1]
Soldadu gisa haur soldaduak oso baliagarriak dira, oso leialak direlako eta betebeharrak ezer esan gabe betetzen dituztelako.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.