Haptofito
From Wikipedia, the free encyclopedia
Haptofitoak (grekeratik, haptein, "elkartu", phuton (φυτόν), "landare") edo Haptophyta dibisioa, arestian Prymnesiophyta bezala ezagutzen zena, itsas-fitoplanktonaren parte diren Algae talde polifiletikoaren parte diren organismo eukarioto unizelularrak dira, haien ezaugarri nagusiak bi flagelo, haptonema bat (flageloaren antzeko apendize uzkurkorra) eta zelula biluzi nahiz kaltzitazko plakadunak izanez.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Haptofito | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Goierreinua | Eukaryota |
Erreinua | Chromista |
Azpierreinua | Hacrobia |
Filuma | Haptophyta [[Bente Edvardsen, Wenche Eikrem|]], 2000 |
Itxi
500 bat espezie soilik ezagutzen dira, horietako 200 espezie kokolitoforoak (Coccolithophoridae klasea) dira, kokosfera izeneko exoskeleto kalkareodunak[1] . Kaltzifikazio hauei esker, ondo kontserbatu dira erregistro fosilean eta garrantzia paleontologiko handia dute.