Győr-Moson-Sopron
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Győr-Moson-Sopron (eslovakieraz: mošsonsko-šopronská-župa) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen ipar-mendebaldean dago, Mendebaldeko Transdanubia eskualdean, Austria eta Eslovakiako mugen ondoan. Horiez gain, Hungariako Komárom-Esztergom, Veszprém eta Vas konderriak ere mugakide ditu. 4.208 km²ko azalera du, eta 2011n 449.967 biztanle zituen[1]. Hiriburua Győr da.
Győr-Moson-Sopron | |||
---|---|---|---|
Hungaria | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Hungaria | ||
Izen ofiziala | Győr-Moson-Sopron vármegye | ||
ISO 3166-2 | HU-GS | ||
Hiriburua | Győr | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°36′N 17°18′E | ||
Azalera | 4,208,05 km² | ||
Mugakideak | Vas konderria, Veszprém, Komárom-Esztergom, Trnava eskualdea, Bratislava eskualdea, Nitra eskualdea eta Burgenland | ||
Punturik altuena | Q1126674 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 465.945 (2022ko urriaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 106,9 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Mendebaldeko Transdanubia | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
http://www.gymsmo.hu/ |
Oso eskualde laua da, Hungariako Ordoki Txikian (hungarieraz: Kisalföld) kokaturik baitago. Bertan daude herrialdeko nekazaritza-lurrik aberatsenetako batzuk; besteak beste, azukre erremolatxa eta albertxikoak hazten dira. Abeltzaintza ere garrantzi handikoa da. Konderriko erdi-mendebaldean Hanság, lintzura eskualdea, dago, zati batean drainaturik dagoena. Mendebaldean dauden Sopron muinoetan ardoa ekoizten da. Danubioren uberka nagusiaren eta Moson besoaren artean Szigetköz izeneko ordoki zingiratsua dago[2].
2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 7 barrutitan (járás) banaturik dago:
Barrutia | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2013) | Udalerriak (település) |
---|---|---|---|---|
Csorna | Csorna | 579,77 | 32.628 | 33 |
Győr | Győr | 903,41 | 193.445 | 35 |
Kapuvár | Kapuvár | 372,14 | 23.326 | 19 |
Mosonmagyaróvár | Mosonmagyaróvár | 899,97 | 72.839 | 26 |
Pannonhalma | Pannonhalma | 312,35 | 15.273 | 17 |
Sopron | Sopron | 867,75 | 100.155 | 39 |
Tét | Tét | 272,62 | 14,161 | 14 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.