Gurutzeta/Cruces-ko geltokia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gurutzeta/Cruces Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Barakaldoko Gurutzeta auzoan kokatuta dagoena. 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.
Gurutzeta/Cruces | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Balejo kalea, 4; 48903 | |||||||
Udalerria | Barakaldo, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | GUR | |||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 2002ko apirilaren 13a | |||||||
Bidaiariak | 3.473.386 (2016)[1] | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | L2 Basauri - Kabiezes | |||||||
Bizkaibus | A2326 Barakaldo - EHU A3129 Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi A3136 Bilbo - Barakaldo - Santurtzi A3141 Gurutzeta - Bagatza - Trapagaran A3144 Bilbo - Gurutzeta - Barakaldo (Ugartetik) A3336 Muskiz - Bilbo A3522 Mungia - Derio - Gurutzeta | |||||||
Kbus | 1 Desertu - Lutxana | |||||||
Bestelakoak | Taxi Gallarta - Gasteiz (La Union Autobusak) |
Metroaren 2. linearen adarraren azken geltokia da, San Ignazion 1. linearekin lotu baino lehen. Izan ere, tarte hau lurrazpiko Bilboko metroaren geltoki biren arteko luzeena da, 4 minutuko iraupenarekin, Bilboko itsasadarra zeharkatuz.
Geltokiak, Gurutzetako auzokoez gain, Osakidetzaren Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleari ematen dio zerbitzu. Horrek, 2. linearen adarraren geltokirik erabiliena izatera eraman zuen 2011n, 3.684.961 mugimendu jasanik.[2]
2015eko martxoaren 27tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[3]