From Wikipedia, the free encyclopedia
Kbus Barakaldo udalerri barneko autobus zerbitzu publikoaren marka komertziala da, Barakaldoko Udalaren menpe dagoena, eta Euskotren Autobusa, ADNOR eta Transitia eragileen behin-behineko enpresa elkarteak ustiatuta. Hasiera batean Barakaldoko tranbiak egingo lukeen ibilbide antzekoari jarraitzen bazion ere, eta lehenengo autobus linea behin-behinekoa zen arren, gaur egun zerbitzua bi lineaz osatzen da, eta tranbia linearen eraikuntza oraindik ez da hasi.
Kbus | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Autobusa |
Lineak | 2 |
Geltokiak | 64 |
Bidaiariak | 830.705 (2017) |
Jabea | Barakaldoko Udala |
Webgunea | www.kbus.es |
Ustiapena | |
Hasiera | 2011ko apirilaren 16a |
Eragilea | Euskotren Autobusa, ADNOR, Transitia |
Maiztasuna | 20' 30' 60' |
Zerbitzua 2011ko apirilaren 16an jarri zen martxan, eta urte horretan 278.658 bidaiari izan zituen.[1] Ordutik, urtez urte bidaiari kopuruak gora egin du, eta 2017an bi lineek 830.705 bidaiari garraiatu zituzten.[2]
Desertutik Lutxanara, lanegunetan, zerbitzua 6:40etan hasi eta 22:40etan amaitzen da, 20 minutuko maiztasunaz. Larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 23:00etan amaitzen da, 30 minutuko maiztasunaz.
Kontrako norantzan, Lutxanatik Desertura, lanegunetan zerbitzua 6:45etan hasi eta 22:45etan amaitzen da, 20 minutuko maiztasunaz. Larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:15etan hasi eta 23:15etan amaitzen da, 30 minutuko maiztasunaz.
Errekatxotik Lasesarrera, lanegunetan, zerbitzua 6:40etan hasi eta 22:40etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Larunbatetan zerbitzua 6:40etan hasi eta 23:20etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:30etan hasi eta 22:40etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz.
Kontrako norantzan, Lasesarretik Errekatxora, lanegunetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 22:20etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Larunbatetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 23:00etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 22:20etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz.
|
|
|
|
Hona hemen 2018. urteko txartel eta prezioak:[3]
gune 1 | |
---|---|
Txartel arrunta | 1,29€ |
gune 1 | ||
---|---|---|
Creditrans | Arrunta | 0,68€ |
F20 (Familia Ugari Orokorra) | 0,55€ | |
F50 (Familia Ugari Berezia) | 0,35€ |
gune 1 | ||
---|---|---|
Gizatrans | Arrunta | 0,32€ |
F20 (Familia Ugari Orokorra) | ||
F50 (Familia Ugari Berezia) |
Irizar i4. 5 autobusekin egiten dira zerbitzuak, gehi erreserba autobus batekin, besteak erabiltzeko moduan ez daudenean. Arrapala bat dute atzeko atean, pertsona minusbaliatuentzat, eta autobus barruan 2 leku.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.