Granada (Nikaragua)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Granada mendebaldeko Nikaraguako udalerria eta Granadako departamenduko hiriburua da. Nikaragua aintziraren ipar-mendebaldeko ertzean eta Mombacho sumenditik hurbil dago. 2012an 123.697 biztanle zituen[1].
Datu azkarrak Administrazioa, Herrialdea ...
Granada | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
Granadako katedralaren ikuspegia Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Nikaragua | ||
Departamendua | Granada | ||
Posta kodea | 43000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 11°55′49″N 85°57′13″W | ||
Azalera | 531 km² | ||
Altuera | 46 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 105.171 (2005) | ||
Dentsitatea | 232,95 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1524 | ||
Ordu eremua | UTC−06:00 | ||
Hiri senidetuak | Frankfurt am Main, Cartago, Badajoz, Antigua Guatemala, Santa Tecla eta Coro (en) |
Itxi
Francisco Hernández de Córdoba, espainiar konkistatzaileak, sortu zuen, 1524an. Beraz, Nikaraguako hiririk zaharrena, eta Erdialdeko Amerikako kokaleku kolonial zaharrenetako bat da[2]. Herrialdeko turismogunerik garrantzitsuena da.