From Wikipedia, the free encyclopedia
Gonzalo Queipo de Llano (Tordesillas, Espainia, 1875eko otsailaren 5a - Sevilla, Espainia, 1951ko martxoaren 9a) Espainiako Armadako militarra izan zen. Espainiako Gerra Zibilean, estatu kolpean parte hartu eta gerrak iraun bitartean zein gerraondoan, pertsona asko hiltzeko agindua eman zuen.[1]
Gonzalo Queipo de Llano | |||
---|---|---|---|
1931ko abenduaren 8a - 1933ko irailaren 25a ← baliorik ez - Leopoldo Ruiz Trillo (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Gonzalo Queipo de Llano y Sierra | ||
Jaiotza | Tordesillas, 1875eko otsailaren 10a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Sevilla, 1951ko martxoaren 9a (76 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Genoveva Martí Tovar (en) (1901eko urriaren 4a - ezezaguna) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ofizierra, militarra eta politikaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada | ||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Espainia-Estatu Batuak Gerra Rifeko gerra Espainiako Gerra Zibila | ||
Terrore erregimena ezarri zuen Sevillan, eta giza eskubideen urratzea gerrako armatzat erabili zuen. Hargatik, ohorezko hilobi nabarmena izan du hamarkadetan Sevillako Macarena elizan, Elizaren eta bertako kofradia garrantzitsu baten babesaz. Memoria Legea aplikatzen ez zela eta, gai arantzatsua izan zen.[2][3] Azkenean, 2022ko azaroan atera zituzten haren gorpuzkiak Macarena elizatik.[4]
Monarkiaren aurkako matxinadan parte hartu ondoren (Cuatro Vientos, 1930), Portugalera alde egin behar izan zuen. Espainiako Gerra Zibilean, Francoren estatu kolpearekin bat egin zuen, eta Hegoaldeko gudarostearen buru egin zuten. 45.000 fusilamenduren arduraduna izan zen.[5]
1939an, teniente jeneral izendatu zuten, eta, gero, Sevillako kapitain jeneral. Gerra garaian, oso ezaguna egin zen Andaluzian, Sevillako irratian egiten zituen hitzaldi beroak zirela eta.[6] Hitzaldi haietan, Errepublikaren aldekoak hiltzera eta bortxatzera animatzen zituen bere soldaduak. Oso aipatua da irratiz emandako hitzaldi haietako pasarte hau:[7][8]
« | Nuestros valientes legionarios y regulares han enseñado a los rojos lo que es ser hombre. De paso, también a las mujeres de los rojos, que ahora, por fin, han conocido a hombres de verdad, y no castrados milicianos. Dar patadas y berrear no las salvará.
Itzulpena: Gure legionario eta tropa erregular ausartek gorriei irakatsi diete zer den gizon izatea. Bide batez, gorrien emakumeei ere bai; emakume horiek, orain, azkenean, benetako gizonak ezagutu dituzte, eta ez miliziano zikiratuak. Ostiko eta orro egiteak ez ditu emakume horiek salbatuko. |
» |
Gonzalo Queipo de Llano |
1950ean, Francisco Francok Queipo de Llanoko markesa titulua eman zion, bere zerbitzura egindako lanagatik; eta 2012an Mariano Rajoyren gobernuko Justizia ministro Alberto Ruiz-Gallardónek titulu hori berritu zion Gonzalo Queipo de Llanoren bilobari.[2][8] Eliza Katolikoak (frankismoarekin elkarlanean aritu baitzen) bere tenplu batean gorde ditu Queipo de Llanoren gorpuzkiak: Sevillako Macarena elizan, hain zuzen ere.[7] 2022ko azaroan, haren gorpuzkiak eta haren emaztearenak atera zituzten Macarena elizatik, Espainiako Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea aplikatuz.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.