From Wikipedia, the free encyclopedia
Giza katea gizabanakoek elkarri eskuak emanez osatzen duten kate edo ilara da, eremu bat inguratuz edo bi puntu lotuz, protesta edo aldarrikapen gisa oro har. Askotan, giza katean parte hartu duten pertsona kopuruaren inguruan eztabaidak sortzen dira: bultzatzaileek protesta egin zaion gobernuak baino kopuru handiago baten berri eman ohi dute.
Hona hemen egin diren giza kate nabarmenenetako batzuk:
Data | Gertaera | Lekua | Parte hartzaileen kopurua | Arrazoia |
---|---|---|---|---|
1983 | Berkshire, Ingalaterra, Erresuma Batua | 40.000 – 80.000 | Ameriketako Estatu Batuek Mendebaldeko Alemanian misil nuklearrak jartzearen aurka. | |
1986ko maiatzaren 25a | Eskuak Amerikan Zehar | Ameriketako Estatu Batuen lurralde osoan zehar | 5.000.000 | Gosetearen aurka dirua biltzeko. |
1989ko abuztuaren 23a | Bide baltikoa | Estonia; Letonia; Lituania | 2.000.000 | Estonia, Letonia, eta Lituaniaren independentzia aldarrikatzeko. Antzeko kate bat egin zen 1991ko abuztuaren 23an, eta orduan parte hartzaileek beloa jantzi zuten. |
1990ko urtarrilaren 21a | Act Zluky | Lviv–Kyiv, Ukrainiako Sobiet Errepublika Sozialista (egun Ukraina) | 450.000 (Sobietar miliziaren arabera); 3.000.000 inguru (antolatzaileen arabera)[1] | Act Zlukyren 71. urteurrena eta Ukraina Herri Errepublika eta Ukraina Mendebaldeko Errepublika Nazionalaren arteko baterakuntza. |
1997 | Gazteen Munduko XII. Jardunaldia, 1997 | Paris, Frantzia | 400.000 | Paris inguratzen zuen eraztun bat (36 km) eratu zuten, parte hartzaileak kanpora begira jarrita, bakea aldarrikatzeko. |
1998ko maiatzaren 16a | Jubilee 2000 Giza Katea | Birmingham | 70.000 – 100.000 | Jubilee 2000k -eliz eta sinestun taldeen koalizio batek— antolaturiko lehen giza katea. G8ri, Munduko Bankuari eta FMIri estatu pobreen zorra arintzen laguntzeko eskatu zien. |
1999ko irailaren 8a | Ekialdeko Timorreko indarkeriaren aurkako protesta. | Lisboa | 300.000 inguru | 20 kilometroko giza kate batek Nazio Batuen delegazioaren egoitza eta Errusia, Txina, Erresuma Batua, Frantzua eta Estatu Batuetako enbaxadak lotu zituen giza kateak, Ekialdeko Timorreko indarkeria amaitzeko.[2] |
2000 | 2000ko Latinoamerikar Jubilee | Alemania | 50.000 | Garapen bidean dauden estatuen zorra barkatzeko eskatzeko. |
2004ko otsailaren 28a | 228 Hand-in-Hand Rally | Taiwan: Keelungtik Eluanbira (500 kilometro, 300 mila) | 1.000.000 inguru (2.000.000 inguru antolatzaileen arabera) | 228 Jazoera gogoratzea eta Txinako Herri Errepublikak misilak Taiwanera zuzentzea. |
2004ko uztailaren 25a | Israeldar giza katea | Gush Katiftik (Gazako zerrenda ondoko judu komunitatea, Israel), Mendebaldeko hesira, Jerusalem (90 kilometro) | 130.000 (poliziaren arabera); 200.000 (antolatzaileen arabera) | Ariel Sharon lehen ministroaren 2004ko Israelen aldebakarreko atzera-egiteko plana, Gush Katifeko judu komunitatea desegitea zekarren. |
2006ko maiatzaren 1a | Amerikar Boikot Handia | New York. (Manhattan, Queens, Brooklyn Bronx) | 12.000 (CNNren arabera [3]) | H.R. 4437 protesta, immigrazio-kontrolak areagotzeko Kongresuko lege-proiektaren aurka. |
2008ko otsailaren 25a | Gazako giza katea | Gaza | 20.000 [4] | Gazako Israelen blokearen aurkako protestatzeko. |
2008ko irailaren 1a | "Stop Russia" kanpaina[5] | Georgia | 1.000.000 (Georgiako agintarien arabera)[6] | Hego Osetiako Gerra 2008koaren aurka protestatzeko. |
2008ko urriaren 24a | 2009ko Indiako Tamilen protestak[7] | Chennai, India | 100.000 – 150.000 | Sri Lankan Tamilen aurkako indarkeria eta Sri Lankako Gerra Zibila. |
2008ko abenduaren 13a | "Mumbaitarrak giza katean erasoa gaitzesteko"[8] | Mumbai, India | 60.000 | 2008ko azaroaren 26an Mumbain gertatu zen erasoaren aurkako protesta. |
2009ko urtarrilaren 28a | 2009ko Kanadako Tamilen protesta[9] | Toronto, Kanada | 20.000 | Sri Lankan Tamilen aurkako indarkeria eta Sri Lankako Gerra Zibila. |
2009ko ekainaren 9a | Kate berdea, Irango Presidentziarako protestak 2009ko Iraneko hauteskundeetako protestak |
Teheran, Iran | 18.000 – 30.000 | Mir-Hossein Mousaviri babesa ematea [10][11] |
2009ko urriaren 2a | 2009ko ASEAN hitzarmenaren aurkako protesta | Kerala, India | 3.000.000 - 4.000.000+ (30tik 40ra lakh antolatzaileek protestaren ondoren emandako datuen arabera) | ASEANen and New Delhiko merkataritza askerako hitzarmenaren aurka[12] |
2010ko otsailaren 3a | Telangana JAC, Telanganako giza katea |
Andhra Pradesh, India | 50.000 | Telanganako jendeak 500 kilometroko giza katea eratu zuen 7 zenbakiko Errepide Nazionalean Adilabadetik Alampurrera (Kurnool barrutiaren ondoan) estatu aske bat eskatzeko.[13] |
2012ko abenduaren 10a | Giza eskubideen aldeko giza katea. | Bhubaneswar, Odisha, India | 20,000 ikasle tribu. | 25 kilometroko giza katea egin zuten giza eskubideen alde abenduaren 10an (giza eskubideen eguna) Giza Zientzietako Kalinga Institutoko (KISS) ikasleek Bhubaneswarren, Odisha, India .[14][15] |
2013ko irailaren 11 | Via Catalana, Kataluniaren independentziaren alde | Katalunia | <1.600.000[16] | El Pertús (Vallespir) udalerritik Alcanar (Montsià) udalerrira, tartean Girona, Bartzelona eta Tarragona hiriak zeharkatuz.[17] |
2013ko azaroaren 29a | Ukrainako Europar Batasunaren aldeko protestak (2013) / Errusiaren esku hartzearen aurka | Asko, handiena Ukrainatik Subcarpathian Voivodeshipera. Baita Lituania - Letonia artean. | >2,000,000[18][19] | Ukraina Europako Batasunarekin lotzeko kate sinbolikoa[18] |
2014ko ekainaren 8a | 2014ko Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Katea, Euskal Herriaren Erabakitze Eskubidearen alde | Euskal Herria | >150.000 | Durangotik Iruñera[20] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.