Gish-en lauhazka, Gishen galopa edo Gish-en asapala (ingelesez: Gish gallop) edo falazien metrailadorea eztabaida-teknika bat da. Aurkariari ahalik eta argudio gehien ematea da helburua, haien zehaztasuna edo sendotasuna kontuan hartu gabe. Eugenie Scottek asmatu zuen terminoa, Duane Gish kreazionistak erabilitako teknika izendatzeko. Duane Gishek maiz erabiltzen zuen eboluzionismoaren aurkako eztabaidetan.[1][2]

Thumb
Eugenie Carol Scott, Gish-en asapala edo Gish-en lauhazka eztabaida-teknikari izena eman zion antropologoa (Wisconsin, 1945- ).

Erantzuteko teknika eta teknika honi aurre egiteko neurriak

Gishen lauhazka teknika erabiltzen denean, eztabaidaren helburua da ahalik eta argudio engainagarri, egia-erdia edo faktuen desitxuratzerik handiena egitea ahalik eta denbora laburrenean, ezinezko eginez aurkariak guztiei erantzutea txanda bakarrean (ikus Brandoliniren legea).[3][4] Praktikan, debateetan lauhazka teknika erabiltzen ari denak planteatutako puntu bakoitzak askoz denbora gehiago eskatzen du gezurtatzeko edo egiaztatzeko, enuntziatzeko baino. Teknikak aurkariari denbora galarazten dio, eta zalantzan jar dezake teknikarekin ohituta ez dagoen publikoaren aurrean eztabaidatzeko duen gaitasuna, batez ere gertakarien egiaztapen independenterik ez badago edo ikusleek gaiak ez badituzte ondo ezagutzen.

Oro har, zailagoa da Gish-en asapalaren teknika erabiltzea eztabaida egituratu batean eztabaida libre batean baino. Zaila da teknika honi aurre egitea, baina tekniketako batzuk dira esandako gezur argi bat hartzea eta horretan zentratzea, ez jarraitzea beste gai batekin hori gezurra zela erakutsi arte eta, ahal bada, teknika hori erabiliko duela izenez ere esatea, falazien etengabeko erabilera horrek izen bat duela argi uzteko[5].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.