Giralda
From Wikipedia, the free encyclopedia
Giralda[1] (gaztelaniaz: La Giralda) Sevillako katedraleko ezkil-dorrea da. Azpiko bi herenak hiriko meskita zaharraren minaretea da, XII. mendekoa. Goiko herena kristau garaian gehitutako zatia da, ezkilak zintzilikatzeko. Guztira 97,5 metro garai da eta amaitu zenean munduko eraikin garaiena izan zen. Gailurrean Giraldillo izeneko eskultura dago, haize-orratz lana egiten duena, eta Pizkunde garaian Europako brontzezko handiena izan zena.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Giralda | |
---|---|
Santa María de la Sedeko katedrala | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Sevillako probintzia |
Udalerria | Sevilla |
Koordenatuak | 37°23′10″N 5°59′33″W |
Komisarioa | Abu Yaqub Yusuf |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa art of Almoravides and Almohades (en) Hispano-arabiar artea |
Itxi
1928an Espainiako Ondare Nazional izendatu zuten eta 1987an Gizateriaren Ondare.