From Wikipedia, the free encyclopedia
Giovanni Goria (Asti, 1943ko uztailaren 30a - ibidem, 1994ko maiatzaren 21a) italiar politikari eta ekonomialaria izan zen. Ekonomia-zientzietako ikasketak egin zituen Milanen eta Erroman. 1975ean, Kristau Demokrazia alderdiko kide egin zen, eta alderdiko idazkari izendatu zuten Astin. 1977tik aurrera, Giulio Andreottiren alderdiari lotu, eta ekonomia-arazoetarako haren laguntzaile izendatu zuten. Gero, Ogasun ministro izendatu zuten. Enpresa estatal batzuk pribatizatu zituen, eta joera monetarista geldiarazi zuen. Sektore estatalaren eta pribatuaren orekari eusteko estrategia horrekin lortutako hazkunde ekonomikoari esker, Europako mendebaldeko bost herrialde nagusien artean kokatu zen Italia. Inflazioa, bestalde, % 20tik % 4ra jaitsi zen Goria ministro izan zen bitartean. 1987ko hauteskunde orokorren ondoren, Lehen Ministro izendatu zuten, bost alderdiz osatutako koalizio bateko buru. 1988an, Ciriaco De Mitak ordezkatu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Goria |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.