italiar auto-gidari ohia, 1F ormulakoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Giovanna Amati (Erroma, Italia, 1959ko uztailaren 20a) italiar auto-gidari ohia da. 1 Formulako hiru Sari Nagusitan parte hartu zuen, eta ez zuen lortu sailkatzea lortu.[1][2][3][4][5][6]
Giovanna Amati | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, 1959ko uztailaren 20a (65 urte) |
Herrialdea | Italia |
Familia | |
Aita | Giovanni Amati |
Ama | Anna Maria Pancani |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | automobil-pilotua, lasterketa-pilotua eta 1 Formulako gidaria |
1 Formulako historian bost emakumeetako bat (María Teresa de Filippis, eta Lella Lombardi italiarrak, Divina Galica britainiarra, Desiré Wilson hegoafrikarra, eta bera).[7]
15 urterekin, Honda motor bat erosi zuen, bi urtez gurasoe jakin barik, ezkutuan gidatu zuena. 1981ean hasi zuen bere ibilbide profesionala, Abarth Formulan lasterketa batzuk irabazita, gero Italiako 3 Formulan lehiaketetan jardun zuen 1985-1986 bitartean, garaipen batzuk lortuta.[1]
1987an, 3000 Formulako txapelketan hasi zen, 1992an bere emaitzarik onena lortuz, baina ez zuen sekula punturik lortu.[1]
Arrazoi ekonomikoengatik batez ere, Amatik bigarren eserlekua lortu zuen Brabham taldean, 1 Formulako 1992ko denboraldirako, 1991ko eserleku bakarreko aldaketa bat erabilita. Aurretik, Amatik esperientzia bat izan zuen 1 Formulan Benetton Formula taldearentzat probatzen (Flavio Briatoreren kortesiaz). Sailkapeneko txapelketako lehen 3 lasterketetan erretiratu behar izan zuen, eta Brasilgo Sari Nagusian ordezkatu zuten Damon Hillen mesedetan, beraz, bere babesa ez zen gauzatu.[1]
Gero, kirol eta prototipo kategorietan lehiatu zen. Ondoren automobilismoko zutabegile gisa egin du lan Italian, eta telebistako iruzkingilea da.[1]
(Clave) (negrita indica pole position) (cursiva indica vuelta rápida)
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.