Ghuridarren dinastia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ghuridarren dinastia (persieraz: سلسله غوریان; bere buruari شنسبانی, Shansabānī deitua) Ghor eskualdeko irandar jatorriko dinastia bat izan zen, bere jatorri etniko zehatza ezagutzen ez dena. 1011n Mahmud Ghaznikoa sultan ghaznavidak eskuadea konkistatu zuenean, budismotik islamera bihurtu ziren. 1186an dinastiak Inperio Ghaznavida bota zuen, Muhammad Ghorrekoa sultanak ghaznaviden azken hiriburua zen Lahore konkistatu zuenean. 1149tik 1212ra gobernatu zuten.
Ghuridarren Sultanerria سلسله غوریان | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
879 baino lehen – 1215 | |||||||||||||
Oinordetzako monarkia | |||||||||||||
Ghuridarren Inperioaren hedadudarrik handiena | |||||||||||||
Geografia | |||||||||||||
Hiriburua | Firozkoh Herat Ghazni (1170s–1215) | ||||||||||||
Kultura | |||||||||||||
Hizkuntza(k) | persiera (gortekoa) | ||||||||||||
Erlijioa | 1011 baino lehen: Budismo 1011 eta gero: Islam suni[1] | ||||||||||||
Historia | |||||||||||||
|
Bere urrezko aroan, Ghuridarren Inperioa mendebaldetik Khorasan, iparraldeko India zeharkatuz eta ekialdetik Bengalara iritsi arte zabaldu zen. Bere lehen hiriburua Firozkoh izan zen Mandeshen, beranduago Heratek, eta, azkenik, Ghaznik ordezkatu zuena. Ghuridarrek persiar ondare eta kultura babestu zituzten.[2]
Abu Alik (1011-1035) Ghorren meskitak eta madrasak eraiki zituen lehen errege musulmana izan zen.
Ghuridarrei, Khorasanen eta Persian, khwarezmdar dinastia ordezkatu zitzaien, eta, Indiako iparraldean, Delhiko Sultanerriko mamelukoak.