From Wikipedia, the free encyclopedia
Ghassanidarrak (arabieraz: الغساسنة, al-Ġasāsina, edo Banu Ghassān (بنوغسان; latinez: Ghassanidae; antzinako grezieraz: Γασσανίδες, Gassanídes) arabiar kristau dinastia izan zen, Bizantziar Inperioaren basailu eta aliatua. Bere kideak, hegoaldeko Yemengo Azd tribu arabiarreko klan batekoak zirelarik, Siriako basamorturaino iritsi ziren 250. urtean.[2]
Ghassanidarrak الغساسنة | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
220 – 638 | |||||||||
Monarkia | |||||||||
| |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Jabiyah Bosra | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Antzinako arabiera | ||||||||
Erlijioa | Kristautasuna (ofiziala)[1] | ||||||||
Historia | |||||||||
|
Ghassanidar Erresuma Bizantziar Inperioaren aliatua izan zen, honek persiarrekin zuen gerran dike bezala zerbitzatu baitzuen. Hiriburua Jabiyah zen, Golango gainetan. Geografikoki, Siria, Palestina, Jordania eta iparraldeko Al-Hijazko zati bat okupatu zuten Medinaraino. Merkataritza-bideen zaindari gisa jardun zuten, eta beduino-tribuak kontrolatu zituzten.
Al-Harith ibn Jabalah erregeak (529-569 arteko erregea) bizantziarrak babestu zituen Sasandar Pertsiaren aurka, eta 529an Justiniano enperadoreak patrizio titulua eman zion. Al-Harith kristau monofisita izan zen, Siria eta Egiptoko kristauen artean ohikoa zen bezala; Siriako eliza monofisitoa (edo jakobita, Jakobo Baradeok, Edesako gotzainak egina) biziberritzen lagundu zuen eta monofisiten garapena babestu zuen, bizantziar ortodoxiak heretikotzat hartu arren. Aurrerago, bizantziar mesfidantzak eta heterodoxiaren jazarpenak arazoak ekarri zizkien bere ondorengoei, Al-Mundhirri (569-582 arteko erregea) eta Nu 'mani.
Bizantziarrekin zuten aliantzan, ghassanidarrak, beste arabiar kristau erresuma batekin lehiatzen hasi ziren (nestoriarra eta pertsiarren aliatua izan zen arren), lakhmidarren erresumarekin.
Al-Harithek Al-Mundhir lakhmidar erregearen aurka borrokatu zuen 25 urtez, garaipenarena hara eta hona zebilen. Lehenik batak, gero besteak, erasoaldi ausarta egiten zuten beren arerioaren lurraldean. Baina ghassanidarrak eta lakhmidarrak garai hartan hain paretsuak zirenez, Bizantziar eta Persiar inperioak Ekialde Ertainean gelditu ziren.
Al-Harith eta Al-Mundir-en arteko azken gudua tradizio arabiarrera pasatu da, "Halimaren Eguna" (arabieraz: يوم حليمة, Yawm Halima) izenekoa. Halima Al-Harithen alaba zen eta guduaren lekukoa ere. Bataila Siria iparraldean gertatu zen 554. urtean, Al-Mundirren heriotza eta ghassanidarrentzako garaipen erabakigarria izan zen. Baina ez zen bi aldeen arteko liskarraren amaiera izan.
Ghassanidarrek ekonomikoki aurrera egin zuten eta obra publiko eta erlijiosoei ekin zieten; arteak ere babestu zituzten, eta une batean Nabighah al-Dhubyani eta Hassan ibn Thabit poetak hartu zituzten gorteetan.
Erresuma, Bizantziar Inperioaren estatu basailu bat izan zen, musulmanek, VII. mendean, Yarmukeko guduaren ondoren, euren agintariak boteretik kendu zituzten arte. Bere benetako boterea, ordea, aurreko gerran suntsitu zuten, 614ko persiar inbasioan hain zuzen ere.
VII. mendean lehen erresuma erori ondoren, zenbait dinastia kristau eta musulmanek gobernatu zuten Ghassanidar Etxearen jarraipena zela esanez. IX. mendeko Bizantziar Inperioko dinastia fozidar edo nikeforiarrarekin batera, beste gobernari batzuek Ghassanidar Errege Etxearen oinordeko izan nahi zuten. Rasuliar sultanek XIII. mendetik XV. mendera Yemenen gobernatu zuten, eta sultan mamelukoek Egipton XIV. mendetik XVI. mendera arte. Bi dinastiek, musulmanak izan arren, beren subiranoek, ghassanidarren oinordeko zirela zioten. Ghassanidar errege dinastiako oinordeko tituluak eraman zituzten azken agintariak, Chemor abizeneko xeke kristauak izan ziren Libano mendian, 1747 arte Zgarta-Zawiyako estatu txiki subiranoa gobernatu zutenak. Gaur egun, Ghassanidar Errege Etxeak bizirik dirau, eta gaur egun Gharios Ghassan Al-Numan VIII.a printzea da bere burua.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.