argazkilari estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Gertrude Stanon (1852-1934) edo Gertrude Käsebier (bere senarraren abizena hartuta) argazkilari estatubatuar bat izan zen. Ezagun egin zen argazkigintzan amatasuna bezalako gaiak lantzeagatik, Ameriketako Estatu Batuetako jatorrizko herrietako pertsonen erretratuak egiteagatik eta argazkilaritzan emakumeen parte hartzea sustatzeagatik.[1]
Gertrude Käsebier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gertrude Stanton |
Jaiotza | Des Moines, 1852ko maiatzaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1934ko urriaren 12a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta artista |
Kidetza | Photo-Secession (en) |
Mugimendua | piktorialismoa |
1890eko hamarkadan hasi zen argazkigintza lantzen, bere 3 seme-alabei argazkiak ateraz. 1894an hainbat hilabete igaro zituen Europan (Alemania eta Frantzian) argazkiaren kimika eta pintura ikasten. 1895ean Brooklyn-era itzuli zen, bere familiarekin elkartu zen eta argazkilari profesional moduan lan egiten hasi zen. Urtebete beranduago Samuel H. Lifshey-en estudioan hasi zen lanean laguntzaile moduan, besteak beste familiako ekonomiari laguntzeko, bere senarraren gaixotasun baten erruz nahiko ahulduta baitzegoen.[2]
Hona hemen Gertrude Käsebier-en hainbat lan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.