Iparragirrek eta Altunak 1853. urtean Madrilen sortutako zortzikoa, euskal ereserki nazional ez-ofizialtzat hartua From Wikipedia, the free encyclopedia
Gernikako Arbola Jose Maria Iparragirre olerkari, musikari eta koblakariak 1853an Madrilen Gernikako Arbolaren eta Euskal Herriko foruen omenez idatzi eta kantatutako ereserkia da, zortziko erritmoduna. Historikoki euskaldunen ereserki nazional ez ofiziala izan da XIX. mende erdialdetik, hala Euskal Herri barnean nola euskal diasporan.[1] Hainbat ahapaldi dituen arren, ereserki gisa lehen ahapaldia kantatzen da soilik.
Gernikako arbola | |
---|---|
Herrialdea | Euskal Herria |
Hitzak | Jose Maria Iparragirre eta Juan Maria Blas Altuna, 1853 |
Musika | Zortzikoa |
Onarpen data | XIX. mendearen bigarren erdialdea |
Multimedia | Jose Mari Iparragirre, 1853 |
2007an, 4/2007 Foru-Arauak ezarrita, Batzar Nagusiek Bizkaiko ereserki izendatu zuten abestia[2]. Ideologien gainetik, Gernikako Arbolak euskal herrizale askoren atxikimendua eskuratzeko indarra izan du.[3]
Adierazi da musika Juan Maria Blas Altunak sortua dela.[4][5][6] Iparragirrek, ordea, erabat ukatu zuen hori. Ahozko tradizioaren arabera, On Benito Bizkarrak, Urkiolako santutegian abade izandakoak, 1912-13an argitaratu zuen Urkiolako istoriotxo batean adierazi zuen Iparragirrek 1854ko ekainaren 13an abestu zuela lehen aldiz Euskal Herrian[7], Urkiolako santutegiaren aurrean[8].
Izan ere, lparragirrek Gernikako Arbola Euskal Herritik kanpo abestu zuen lehenengoz, Madrilgo San Luis kafetegian, Durangoko Juan Maria Blas Altuna piano-jotzailearekin batera, abestu baitzuen 1853an[7].
Bigarren Karlistaldian eta, bereziki, gerraosteko debeku eta zapalketa giroan, joera desberdinetako euskaldunek eta, oro har, euskal herritarrek maitasun handiz heldu zioten Iparragirreren zortzikoari, baita ekitaldi publiko askotako ezinbesteko doinu bihurtu ere. Bigarren Karlistaldi amaieran, beren burua eman ez zuten karlistek, jada desarmaturik, Donibane Garazitik Baionara formazioan joanez ahotan erabili zuten kantua, frantses prefetak "euskaldunen ereserki nazionala" deitua[9].
Euskal identitate kolektiboa adierazteko ereserki bihurtu zen luze gabe, bereziki foruak aldezteko elkarretaratzeetan eta bilkuretan. Jose Maria Salaberria idazleak hauxe adierazi zuen:
« | Hark ereserki nazional baten maiestatea eta sakontasun osoa zuen. Euskaldunen Marseillesa jaioa zen. Aberriak bazuen ahotsa. | » |
Sabin Aranak abestiari euskal ereserki izateko oker iritzi zion, are gehiago aberriaren aurkako zeritzon. Izan ere, Aranaren ustez, ereserkia unibertsalista eta azalekoa zen, eta Euskadiren mendekotasun politikoarekiko utzikeria agertzen zuen. Ildo horretan, 1901ean Eman ta zabal zazu munduan frutua abestu beharrean, euskotarrek emak da zabaltzazu geurian frutuba abestu beharko zuketela idatzi zuen, euskotarrek kanpoko kontuez arduratu baino lehenago, euren aberriaren egoeraz kezkatu beharko ziratekeela aldarrikatu nahian.[10]
Horretaz gain, ereserkiak Haritza eta Batzarretxea Gernikako hiribildukotzat jotzea gaitzetsi zuen, egiaz Lumoko elizatean kokatuta daudelako. Hori Arana Goirirentzat garrantzitsua zen, Bizkaiko elizateek XIX. gizaldira arte Bizkaiaren independentzia eta foru-zuzenbidea gorde zutelako; hiribilduak, ostera, Gaztelako eta Espainiako errege-erreginen mendeko eremuak ziren, Espainiako zuzenbidepekoak.
Bestalde, Gernikako Arbola erdarakadaz josia egoteak ez zuen bat egiten Sabin Aranak sustatu zuen euskara garbiarekin.
Horiek horrela, 1883. eta 1888. urteen artean Aranak ereserkiaren bere aldaeraren zirriborro bat egin zuen:
« |
|
» |
Euskal Herriko lurralde osoa batuko lukeen ereserkirik egokiena izan litekeela defendatu izan dute ezker abertzaleko kide batzuek[11]
1
|
3
|
5
|
7
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.